4. PROZEDURA JUDIZIALAK
AGOIZKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
2. EPAITEGIA
Ediktua. Ahozko judizioa (kontratua ez betetzea, 250.1.10), 559/2015
Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:
Maria Cristina Hermosilla Liu andreak, Agoizko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. epaitegi honetan bideratu diren 559/2015 familia-autoak aztertu ditu (kontratua ez betetzea, 250.1.10); auzia José Luis Lizasoain Larumbe jaunak eskatuta bideratu da, Alicia Castellana Álvarez prokuradore andrea ordezkari eta Miguel María Martínez Monreal letradu jauna laguntzaile dituela, José Ramón Echeverria Iturbide jauanren aurka, betebeharrak direla eta. Ondokoak kontuan hartuta, epaia ematen dut.
Epaitza:
Osorik baiesten da Alicia Castellano Álvarez andreak, José Luis Lizasoain Larumb jaunaren izenean eta hura ordezkatuz, jarritako demanda.
Demandatua kondenatzen dut 11.536,59 euro ordaintzera, gehi betebeharra iraungi zenetik aurrerako legezko interesak.
Kostuak alderdi demandatuari ezartzen zaizkio.
Ebazpen honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke, idatziz auzitegi honi zuzendua, jakinarazi eta ondoko hogei eguneko epean, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 458. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraituz. Errekurtsoan azaldu beharko da zer alegaziotan oinarritzen den aurkaratzea, zein ebazpen errekurritzen den eta zein erabaki aurkaratzen.
Errekurtso hori onartzeko, 50 euroko gordailua sartu beharko da epaitegi honetako Gordailu eta Kontsignazioen kontuan, Santander bankuaren 2380000013055915 zenbakian, banakako ordainketan, apelazio-errekurtsoa zehaztuta, eta errekurtsoa prestatzean hori frogatu beharko da, Botere Judizialaren Lege Organikoaren hamabosgarren xedapen gehigarriarekin bat. Ez da errekurtsorik onartuko, baldin eta hari dagokion gordailua ez bada egin.
Eta José Ramón Echeverria Iturbide jaunari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.
Agoitzen, 2016ko apirilaren 12an.–Justizia Administrazioaren letradua, Tomas Marcos Ondarra Uriarte.
Iragarkiaren kodea: J1604530