2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BORTZIRIETAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Faktura elektronikoari buruzko ordenantza. Behin betiko onespena
Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzarrak, 2015eko abenduaren 23an eginiko bilkuran, hasiera batean onartu zuen 5.000,00 eurotik beherako fakturetan faktura elektronikoa aurkeztu beharretik salbuesteari buruzko ordenantza; iragarkia 2016ko 24. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 5ean.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza hori behin betiko onetsi eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Etxalarren, 2016ko apirilaren 29an.–Lehendakaria, Miguel María Irigoien Sanzberro.
5.000,00 EUROTIK BEHERAKO FAKTURETAN FAKTURA ELEKTRONIKOA AURKEZTU BEHARRETIK SALBUESTEARI BURUZKO ORDENANTZA
Artikulu bakarra.–Sektore publikoan faktura elektronikoa bultzatu eta fakturen kontabilitate erregistroa sortzeari buruzko abenduaren 27ko 25/2013 Legearen 4. artikuluan aurreikusia erabiliz, Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak faktura elektronikoa aurkeztu beharretik salbuetsi ditu 5.000,00 euro arteko fakturak dituzten hornitzaileak.
Iragarkiaren kodea: L1605356