2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BORTZIRIETAKO HIRI-HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA
Faktura elektronikoari buruzko ordenantza. Behin betiko onespena
Bortzirietako Hiri-Hondakin Solidoak kudeatzeko Mankomunitateko Batzarrak, 2016ko urtarrilaren 11n eginiko bilkuran, hasiera batean onartu zuen 5.000,00 eurotik beherako fakturetan faktura elektronikoa aurkeztu beharretik salbuesteari buruzko ordenantza; iragarkia 2016ko 27. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 10ean.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza hori behin betiko onetsi eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Etxalarren, 2016ko apirilaren 29an.–Lehendakaria, Miguel María Irigoien Sanzberro.
5.000,00 EUROTIK BEHERAKO FAKTURETAN FAKTURA ELEKTRONIKOA AURKEZTU BEHARRETIK SALBUESTEARI BURUZKO ORDENANTZA
Artikulu bakarra.–Sektore publikoan faktura elektronikoa bultzatu eta fakturen kontabilitate erregistroa sortzeari buruzko abenduaren 27ko 25/2013 Legearen 4. artikuluan aurreikusia erabiliz, Bortzirietako Hiri-Hondakin Solidoak kudeatzeko Mankomunitateak faktura elektronikoa aurkeztu beharretik salbuetsi ditu 5.000,00 euro arteko fakturak dituzten hornitzaileak.
Iragarkiaren kodea: L1605355