89. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

397E/2016 EBAZPENA, apirilaren 8koa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, Altsasuko udal mugapean metalezko piezak kataforesiaren bitartez pintatzeko Kataforesis Recind SAri emandako Ingurumen baimen integratua iraungitzen duena. Egungo titularra Egusmen Suministros SL da.

Instalazio horrek badu Ingurumen baimen integratua, Kataforesis Recind SAri Ingurumenaren eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren urriaren 29ko 463/2007 Ebazpenaren bidez emana, baita irekitzeko baimena ere, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren maiatzaren 20ko 1006/2008 Ebazpenaren bidez emana.

Enplegu erregulazioko espediente bat 2009ko ekainean egin ondoren, jarduera behin betiko itxi zen. Hartzekodunen konkurtsoaren prozesua amaituta, 2012ko urtarrilaren 25ean, iraungitzat jo zen Kataforesis Recind SA sozietatea, eta instalazioaren titulartasuna Egusmen Suministros SLra pasa zen.

2015eko azaroaren 4an, instalazioa ikuskatzeko bisita egin da eta egiaztatu da instalazioak itxi eta desmuntatu direla. Nabe eta lokal teknikoak hutsik daude, salbu eta erretxinak trukatzeko zutabeak, galdara zaharra (gasolioaren gainazaleko biltontzia kendua dago), plastikozko biltontzi huts bat ur desmineralizatuko aretoan eta enbalatzeko zenbait material.

Hori dela eta, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 28ko 137/2015 Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, eta Nafarroako Foru Komunitateko administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.g) artikuluarekin bat,

EBATZI DUT:

Lehena.–Ingurumen baimen integratua iraungitzea, Altsasuko udal mugapean metalezko piezak kataforesiaren bidez pintatzeko Kataforesis Recind sari emandakoa. Jardueraren egungo titularra Egusmen Suministroas SL da.

Bigarrena.–Zentroak Nafarroako Foru Komunitateko Hondakinen Ekoizpenaren eta Kudeaketaren Erregistroan hondakin arriskutsuen sortzaile gisa duen inskripzioa kentzea (P/57/NA/2001 zenbakia), baita hondakinen barne-kudeaketarako zentro gisa ere (GI/15/NA/2007zenbakia).

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Laugarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete haren aurka, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira epeak.

Bosgarrena.–Ebazpen hau Egusmen Suministros SLri, Altsasuko Udalari, Barne Zuzendaritza Nagusiko Babes Zibilerako Zerbitzuari, NILSAri eta Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2016ko apirilaren 8an.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer.

Iragarkiaren kodea: F1604353