1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
101E/2016 EBAZPENA, apirilaren 12koa, Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Altsasun nabean txatarra biltzeko jarduera sailkatuaren proiektua Ingurumen eraginaren ebaluazioaren prozeduraren menpe ez jartzea erabakitzen duena. Mikel Aldasoro Martinez de Ilarduyak sustatu du.
2016ko martxoaren 16an Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuan sartu zen goian aipatutako espedienteak Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa behar al zuen erabakitzeko dokumentazioa, horrela, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 59. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, proiektuak Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa behar duen edo ez erabaki dadin.
Proiektatutako jarduketaren helburua da txatarra kudeatzea, nabe batean bildu eta sailkatzeko. Nabea 15,10 m × 20,48 m da luze-zabal, bi isurkiko estalkia dauka, eta hegalerainoko garaiera 4,60 metro da, eta, halaber, eranskin bat dauka. Eranskina 6,35 m × 11,20 m da luze-zabal, isurki bateko estalkia du, eta 2,90 metroko garaiera hegaleraino.
Nabeak sustatzailearen beharrak eta eskakizunak betetzen ditu jarduera gauzatzeko obrarik egin gabe. Nabea “Dermau” 7. sektoreko 2. poligonoko 859. lurzatian dago, Altsasuko udal mugapean, eta lurzoru urbanizagarria da, industriaren kalifikazioarekin.
Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 4A eranskinean sartzen den proiektua azterturik, proiektuaren hedadura eta ezaugarriak, kokalekua eta izan dezakeen eragina (3C eranskinean ezarritakoari jarraikiz) kontuan harturik, txosten batean ezarri da ez dela beharrezkoa Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa egitea, ez baitago ingurumen eragin garrantzizkorik.
Espedientean dauden txostenak ikusirik eta Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren irailaren 22ko 63/2015 Ebazpenaren bidez eskuordeturik ditudan eskumenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Altsasun nabe batean txatarra biltzeko jarduera sailkatuaren proiektuak ez du behar Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa. Sustatzailea Mikel Aldasoro Martinez de Ilarduya da, eta proiektua, abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 3.C eranskineko irizpideak aplikaturik, 4.A eranskinean sartuta dago.
2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta hilabeteko epean.
Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira epeak.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Ebazpen hau Udalari eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2016ko apirilaren 12an.–Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.
Iragarkiaren kodea: F1604475