4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 7. EPAITEGIA
Ediktua. 935/2015 prozedura
8/2016 epaia. Iruñean, 2016ko urtarrilaren 13an.
Beatriz García Noain andreak, Iruñeko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 7. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 935/2015 hitzezko judizioaren autoak aztertu ditu. Auzia Seguros Catalana Occidente SA de Seguros y Reasegurosek sustatu du, María Teresa Igea Larrayoz prokuradore andreak ordezkatuta eta Ignacio Zubiri Oteiza legelari jaunak lagunduta, auzi-ihesean den Maderas en General Justa SLren aurka, diru kopuru bat erreklamatzeko.
Epaitza: Osorik baiesten dut Carlos Arvizu Badarán de Osinalde prokuradore jaunak autoetan Catalana de Occidente SA de Seguros y Reaseguros ordezkatuz jarri duen demanda, auzi-ihesean den Maderas en General Justa SLren aurkakoa, eta demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari hiru mila bostehun eta hirurogeita hamasei euro eta hirurogeita hamabi zentimo (3.576,72 euro) ordaintzera, gehi legezko interesak, eta alderdi demandatua berariaz kondenatzen dut kostuak ordaintzera.
Jakinaraz bekie ebazpen hau agertutako alderdiei, eta ohartaraz bekie honen aurka apelazio-errekurtsoa jartzen ahal dutela, epaitegi honi zuzendua, eta organo judizial honetan idatziz aurkeztu beharko dutela, jakinarazi eta biharamunetik hasita hogei eguneko epean.
Errekurtso hori onartzeko, 50 euroko gordailua sartu beharko da epaitegi honetako Gordailu eta Kontsignazioen kontuan, Santander bankuaren 2757000013093515 zenbakian, banakako ordainketan, apelazio-errekurtsoa zehaztuta, eta errekurtsoa prestatzean hori frogatu beharko da, Botere Judizialaren Lege Organikoaren hamabosgarren xedapen gehigarriarekin bat. Ez da errekurtsorik onartuko, baldin eta hari dagokion gordailua ez bada egin.
Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko.
Eta demandatuak uko egin dionez epaia berari jakinarazteari PZLaren 161. artikuluan aurreikusitako moduan, honako hau egiten da, jakinarazpen zedula gisa erabil dadin.
Iruñean, 2016ko apirilaren 6an.–Justizia Administrazioaren letradua, Aránzazu Chocarro Úcar.
Iragarkiaren kodea: J1604146