89. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EBRO KIROL MANKOMUNITATEA

2016ko aurrekontua eta plantilla organikoa. Hasierako onespena

Mankomunitateko Batzarrak, 2016ko apirilaren 27an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 2016ko aurrekontu orokor eta bakarra, hura betearazteko oinarriak eta plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aurrekontua, hura betearazteko oinarriak eta plantilla organikoa Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Castejonen, 2016ko apirilaren 29an.–Mankomunitateko burua, Enrique Suárez Fernández.

Iragarkiaren kodea: L1605211