89. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Herrilurretako ureztatzeko loteen esleipena. Ediktua

Arturo Goldaracena Asa, Tafallako (Nafarroa) Udaleko alkate udalburuak,

“ADITZERA EMATEN DU:

Ikusirik herrilurretako ureztatzeko lote hutsak geratzen direla eta esleipendun gabeko lurzatietarako ureztatzeko lurzoruen sailkapen berria onetsi ondoren, bidezko da lote horiek esleitzeko lehen prozedura burutzea, urtebeterako edo uzta bildu arte; beraz, Tafallako Udalaren mugapeko herrilurretako ondasunen administrazioari, erabilerari, defentsari, berreskuratzeari eta aprobetxamenduari buruzko ordenantzan ezarritakoarekin bat, 15 eguneko epea irekiko da, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, aipatu ordenantzan adierazitako baldintzak betetzen dituztenek behar den eskabidea aurkez dezaten Bulego Bakarrean (Erregistro Orokorra), delako ordenantzan aipatzen diren alderdiak jasorik.

Ediktu bidez ematen da argitara, orok jakin dezan.”

Tafallan, 2016ko apirilaren 29an.–Alkatea, Arturo Goldaracena Asa.

Iragarkiaren kodea: L1605218