2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TAFALLA
Alkatetzaren dekretua. Herrilurretako ondasunen esleipenaren gaineko eskumenak bereganatzea
Alkatetza honek, 2015eko ekainaren 25ean eman dekretuaren bidez, bere eskumenak eskuordetu zizkion Tokiko Gobernu Batzarrari, eta horien artean mota guztietako kontratazio eta kontzesioak, haien zenbatekoa aurrekontuko baliabide arrunten %10 baino gehiago ez bada, eta, betiere, 6 milioi euro baino gehiago ez bada.
Ikusirik zein datatan gauden, herrilurretako esleipen-hartzaile diren nekazariek NPBren aitorpena egiteko aldian, nekazariek eskaturik, eta kontuan hartuz gaiak daukan premia,
EBATZI DUT:
Lehena.–Nireganatzea herrilurretako, lehorreko laborantzako eta ureztalurreko loteen esleipena egiteko prozedurari dagozkion eskumenak, eta bere horretan uztea ekainaren 25eko dekretuan ezarritako 3. puntuaren 2. idatz-zatian azaltzen diren gainerako eskumenak “Mota guztietako kontratazio eta kontzesioak, haien zenbatekoa...”.
Bigarrena.–Iragarkia igortzea Nafarroako Aldizkari Ofizialera, argitara dadin, eta Udalaren iragarki oholean zein webgunean ikusgai jartzea.
Hirugarrena.–Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea, egiten den lehenbiziko bilkuran.
Laugarrena.–Aldaketek indar hartuko dute ebazpen honen dataren biharamunean.
Tafallan, 2016ko apirilaren 28an.–Alkatea, Arturo Goldaracena Asa.
Iragarkiaren kodea: L1605215