2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Laburpena, diru-laguntzak banakako ebaluazio-araubidean emateko deialdiarena, enpresa-sortzaile gazteek enpresak eratu ditzaten
Oharra: Testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). BDNS (Identifikazioa): 304209.
Deialdia, diru-laguntzak banakako ebaluazio-araubidean emateko, enpresa-sortzaile gazteek enpresak eratu ditzaten.
Deialdi honen xedea da enpresa-sortzaile gazteek jarduera ekonomiko berriak Iruñeko udal-mugartean eratu eta abiatzeko izaten dituzten gastuak diruz laguntzea.
Jarduera ekonomiko berritzat joko dira 2015eko urriaren 1etik 2016ko irailaren 30era bitarte (bi data horiek barne) JEZean lehen aldiz altan emandakoak.
Deialdi honetatik kanpo geratuko dira aurretik jadanik bazegoen enpresa baten izen edo izaera juridikoaren aldaketaren ondorioz sorturiko enpresak edo horren kapital-gehikuntzaren edo egitura-aldaketaren ondorioz sortutakoak. Halaber, diru-laguntzatik kanpo geratzeko beste zio bat izanen da deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baino bi urte lehenagoko epean jarduera berean edo antzekoan norberaren konturako jardun izana. Eskatzailea pertsona juridikoa edo sozietatea bada, baldintza hori sozietateko parte hartzaile edo bazkide guztiek bete behar dute.
Deialdi honen ondorioetarako, ez dira jarduera ekonomiko berritzat joko jardueraren zabalkuntzak, hau da, hasierako jarduerari eutsita JEZaren epigrafe berri batean altan emandakoak.
Iruñean, 2016ko martxoaren 21ean.–Herritarren Partaidetzako, Berdintasuneko eta Gizartea Ahalduntzeko zinegotzi delegatua, Alberto Labarga Gutiérrez.
Iragarkiaren kodea: L1605578