2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDABIA
Hirigintzako Udal Planeko egiturazko aldaketa. Hasierako onespena
Mendabiako Udalak, 2016ko apirilaren 28an egindako osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:
1.–Hasiera batean onestea Mendabiako Hirigintzako Udal Planeko egiturazko aldaketa, lurzoru urbanizaezinean dauden eraikuntza legezkoetan baimendu daitezkeen jarduketei dagokienez. Sustatzailea: Viñedos Barón de Ley SL.
2.–Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetez, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean atereaz eta Nafarroako Foru Komunitatean plazaratzen diren egunkarietan argitaratuz.
3.–Jendaurrean jartzearekin batera, proiektua Nafarroako Gobernuko Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari igorriko zaio, txosten orokorra eman dezan, Nafarroako Gobernuko departamentuen gogoeta sektorialekin.
Mendabian, maiatzaren 2an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.
Iragarkiaren kodea: L1605351