1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
97E/2016 EBAZPENA, apirilaren 7koa, Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, baliozkotzen duena Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariaren irailaren 20ko 407/2013 Ebazpenaren bidez emandako ingurumen ukipenetarako baimena. Haren bidez, Ingurumen ukipenetarako aldeko baimena eman zen Bargotako ureztatze eremua (Bargota III) handitzeko Bargotako ureztatzaileen elkarteak sustatutako proiekturako.
Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 37. artikuluan aurreikusitakoarekin bat, Bargotako ureztatzaileen elkarteak eskaera bat aurkeztu zuen 2016ko otsailaren 11n Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuan, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariaren irailaren 20ko 407/2013 Ebazpenean ezarritako baldintzak baliozkotzeko. Ebazpen horren bidez, Ingurumen ukipenetarako aldeko baimena eman zen Bargotako ureztatze eremua (Bargota III) handitzeko proiekturako.
Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuak txostena egin zuen 2016ko otsailaren 11n, non adierazi baitzitzaion sustatzaileari ezen, tramitazioak aurrera egin dezan, beharrezkoa dela ondoko gai hauek biltzen dituen dokumentazio osagarria aurkeztea: a) proiektua martxan jartzea eragotzi duten arrazoi objektiboen justifikazioa eta b) irailaren 20ko 407/2013 Ebazpenean zehazten ziren neurri zuzentzaileak ezartzeko egutegia (kasu horretan, “La Barranca” izeneko ibilgua lehengoratzea, laboreen sarrerari dagokionez eta azpilurzati batean egindako luberritzearen legeztatzeari dagokionez, bidezko bada).
2016ko martxoaren 2an, Bargotako ureztatzaileen elkarteak dokumentazio hori aurkeztu zuen. Adierazten da atzerapen bat egon dela ureztatzaileen parte hartzean, baina egun obra esleiturik dagoenez, egin daitekeela. “La Barranca” izeneko ibilguaren katastroko lehengoratzeari dagokionez, mahatsa bildu ondoren eginen da, aurten; bestalde, lurzatia luberritzearen legeztatzea kasuan kasuko eskabidea aurkeztean hasiko da.
Ingurumenaren gaineko Eragina Aztertzeko Atalak aditzera ematen du ingurunearen baldintzetan ez dela aldaketarik egin, proiektuaren beste ingurumen azterketa bat egitea eta beste neurri zuzentzaile batzuk ezartzea ekarriko duenik, baliogarriak baitira irailaren 20ko 407/2013 Ebazpenean ezarritako baldintzak.
Espedientean dauden txostenak ikusirik eta Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren irailaren 22ko 63/2015 Ebazpenaren bidez eskuordeturik ditudan eskumenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Baliozkotzea Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariaren irailaren 20ko 407/2013 Ebazpenaren bidez emandako ingurumen ukipenetarako baimena. Haren bidez, Ingurumen ukipenetarako aldeko baimena eman zen Bargotako ureztatze eremua (Bargota III) handitzeko Bargotako ureztatzaileen elkarteak sustatutako proiekturako.
2. Irailaren 20ko 407/2013 Ebazpenean ingurumenaren eta arkeologiaren arloan ezarritako baldintzei jarraituz beteko da baimen hau. “La Barranca” ibilguaren katastroko lehengoratzea 2016an mahatsa bildu ondoren eginen da; hori egiaztatzeko, sustatzaileak Lizarra Hegoaldeko Basozaintzari (11. eremua) abisatu beharko dio (telefonoa: 948-556031).
3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezakete, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.
Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira epeak.
4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
5. Ebazpen hau Bargotako ureztatzaileen elkarteari, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuari, Bargotako Udalari eta Lizarra Hegoaldeko Basozaintzari (11. eremua) igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2016ko apirilaren 7an.–Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.
Iragarkiaren kodea: F1604300