89. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

Udal ordenantza, baratze sozialak arautzen dituena. Hasierako onespena

Doneztebeko Udalak, 2016ko apirilaren 27ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Doneztebeko baratze sozialak arautzen dituen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, Doneztebeko Udalaren baratze sozialei buruzko ordenantza hori behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Donezteben, 2016ko apirilaren 28an.–Alkatea, Santiago Uterga Labiano.

Iragarkiaren kodea: L1605250