2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DESOIO
2. aldaketa 2015eko aurrekontuan. Behin betiko onespena
2016ko 53. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 17an, 2015eko aurrekontuan 2. aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
2/2015 ALDAKETA AURREKONTUAN
Kreditu transferentzia
GASTUAK:
1-452-46200: 800 euro.
1-531-68000: 6.200 euro.
FINANTZABIDEAK:
1. kapitulua: 4.900 euro.
2. kapitulua: 1.100 euro.
Desoion, 2016ko apirilaren 27an.–Alkatea, Asier Mancisidor Guerrero.
Iragarkiaren kodea: L1605221