2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR
Balio berriak katastroan sartzea. Jakinarazpena
Nafarroako Zerga Ogasuneko Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuko zuzendariak otsailaren 2an eman 85/2016 ebazpenaren bidez, Lur-ondasunen Erregistroan 2015eko azaroaren 30etik aurrera inskribatutako ondasun higiezinen balioak, urte horretakoak eta erregistro administratibo horretan 2016ko otsailaren 25ean daudenak, onetsi egin ziren.
Alkatetzaren martxoaren 2ko 46/2016 Ebazpenaren bitartez, erabaki zen udal katastroan sartzea Nafarroako Zerga Ogasunak emandako balioak, 2016ko ekitaldi ekonomikoan aplikatzeko; balio horiek higiezin horien titularrei banan-banan jakinaraztea eta Nafarroako Gobernuko Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuari eskatzea jakinarazitako balio horiek udal katastroan sartzeko, bai eta, orobat, dagokion unean udal honi igorriko dizkion zerrendetan ere.
Ezinezkoa izan denez onetsitako balio berriak jakinaraztea eranskinean zerrendatzen diren pertsonei, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. eta 61. artikuluetan ezarritakoarekin bat, jakinarazpena egiten da, eta aditzera ematen 5/2015 Ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa para daitekeela Nafarroako Gobernuaren Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariari zuzendurik, hilabeteko epean, jakinarazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
Espedienteak udal bulegoetan egonen dira, Gazolatzen.
TITULARREN ZERRENDA
Díaz de Rada Martínez de Morentín, M.ª Paz.
Londaiz Mencos, Luis Fernando.
Gazolatzen, 2016ko apirilaren 15ean.–Alkate udalburua, Jesús Antonio Barricarte Sarabia.
Iragarkiaren kodea: L1605213