2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
Udalaren Kirol Patronatuaren estatutuak. Hasierako onespena
Burlatako Udalak, 2016ko apirilaren 28an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Udalaren Kirol Patronatuaren estatutuak.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako prezioak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, oinarriak behin betiko onetsirik geldituko dira, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Burlatan, 2016ko apirilaren 29an.–Alkatea, José María Noval Galarraga.
Iragarkiaren kodea: L1605223