2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa eta pasabideen tasa, 2016ko lehen seihilekoa
Aditzera ematen da ezen 2016ko ekainaren 7an bukatuko dela borondatezko ordainketa egiteko epea, bai lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren kuotena, 2016. urteko likidazioaren lehenbiziko zatikiari dagokiona, bai ibilgailuak espaloietan barna sartzeko tasarena (pasabideak), 2016ko lehenengo seihilekoko likidazioari dagokiona.
Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixaren, Laboral Kutxaren eta Nafarroako Rural Kutxaren edozein bulegotan ordaintzen ahal dira, entitateak ezarritako ordutegian, dagokion ordainagiria aurkeztuta, edo haren gibelaldean jasotzen diren bertzelako eratan (informazio gehiago web gune honetan: www.burlada.es).
Ordainagiri helbideratuak kobratzera ekarriko dira borondatezko epearen azken egunean.
Epe hori iraganik, ordaindu ez diren ordainagiriek legearen araberako errekarguak eta korrituak sorraraziko dituzte eta premiamendu bidez kobratuko dira.
Burlatan, 2016ko apirilaren 29an.–Alkatea, José María Noval Galarraga.
Iragarkiaren kodea: L1605193