89. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARGOTA

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2016ko udal zerga

Honen bitartez aditzera ematen zaie Bargotako herritarrei, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2016ko udal zerga borondatez ordaintzeko epea 2016ko maiatzaren 5ean hasi eta 2016ko ekainaren 4an bukatuko dela.

Helbideratuta ez dauden ordainagiriak Udalaren kontuetan ordainduko dira, Caixabank edo Nafarroako Rural Kutxan, aipatutako epean.

Helbideratutako ordainagiriak 2016ko maiatzaren 30ean kargatuko dira baimendutako kontuetan.

Epe hori iragandakoan, ordaindu gabeko ordainagiriak Derrigorrezko Diru-bilketa Agentziara igorriko dira, hark premiamendu bidez kobra ditzan, aldez aurretik jakinarazi gabe.

Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Bargotan, 2016ko maiatzaren 3an.–Batzorde Kudeatzaileko burua, M.ª Cruz Merino Díaz de Zerio.

Iragarkiaren kodea: L1605285