89. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Udalaren Musika Eskolako tasak arautzen dituen ordenantza fiskala. Hasierako onespena

Aranguren Ibarreko Udalak, 2016ko apirilaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa 11. ordenantzan, Aranguren Ibarreko Udalaren Musika Eskolako tasak arautzen dituen horretan.

Ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, behin betiko onetsirik geldituko da.

Mutiloan, 2016ko apirilaren 27an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L1605200