2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ABLITAS
Herrilur baten desafektazioa. Hasierako onespena
Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 135 eta 140. artikuluetan adierazitakoari jarraituz, jendaurrean egonen da, hilabetez, desafektazio espediente hau, Udalak 2016ko maiatzaren 2an egin osoko bilkuran hasiera batean onetsirik:
–Herrilurra, 10. poligonoa, 1361. lurzatia.
–Desafektatu beharreko azalera: 37.751,15 m².
–Desafektazioaren xedea: oilo erruleen hegaztitegia handitzea.
Aipatu espedientea esandako epean aztertzen ahal da Udalaren bulegoetan, eta bidezkotzat jotzen diren alegazioak egiten ahal zaizkio.
Ablitasen, 2016ko maiatzaren 3an.–Alkatea, Cecilio Antón Ruiz.
Iragarkiaren kodea: L1605255