2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ABLITAS
2016ko aurrekontu orokor eta bakarra. Hasierako onespena
Ablitasko Udalak, 2016ko maiatzaren 2an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Udalaren 2016ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Ablitasen, 2016ko maiatzaren 3an.–Alkatea, Cecilio Antón Ruiz.
Iragarkiaren kodea: L1605251