1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
813/2016 EBAZPENA, apirilaren 11koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko erizain izateko 172 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian 8 izangai izendatu eta lanpostua esleitzen diena.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 24ko 836/2012 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan erizain izateko 172 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2012ko 106. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 5ean.
Lehiaketaldia eta oposizioaldia bukatuta, epaimahaiak proposamena egin zuen deitutako lanpostuetan sartzen ziren izangaiak izendatzeko.
Proposatutako izangaiek deialdiaren 8. oinarrian eskatutako dokumentazioa behar den epean aurkezturik, denen izendapena eta lanpostu guztien esleipena egin zen, desgaitasunen bat dutenentzako erreserba txandakoa izan ezik, Cristina Turrillas Fonseca andrearena izan ezik, desgaitasun mailari buruzko betebeharra ez betetzeagatik. Ebazpen horiek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, 2014ko urriaren 29an, 212. zenbakian alegia, eta 2015eko maiatzaren 20an, hots, 96. zenbakian.
Geroago, Lan arloko 2. Epaitegiak 1197/2014 prozeduran emandako epaiaren bitartez, baietsi egin zen Cristina Turrillas Fonseca andreak Gizarte Politiketako Departamentuaren kontra jarritako demanda, eta, Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak ekainaren 25ean emandako 3003/2015 Ebazpenaren bidez, betearazi zen aipatu epaia, eta, hortaz, erizain izendatu zen 2015eko 159. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 17an.
Halaber, desgaitasunak dituzten pertsonen txandako izangai batek uko egin zion lortutako lanpostuari. Hartara, txanda horretan beste inork gainditu ez duenez, bidezkoa da txanda irekiko gaindituen zerrendan ondotik dagoen izangaiak lanpostu hori betetzea.
Bestetik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak abenduaren 14ko 2963/2015 Ebazpena eta abenduaren 21eko 3060/2105, 3061/2015, 3062/2015, 3063/2015, 3065/2015 eta 3066/2015 ebazpenak onetsi ditu. Horien bidez, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1., 2. eta 3. Epaitegiek emandako epai irmo batzuk hitzez hitz betetzeko agintzen zen, deialdiko lehiaketaldiaren behin betiko emaitzei dagokienez zenbait izangaik sustatutako prozedura laburtuei dagozkien autoetan.
Horrenbestez, txanda irekiko Susana Ibarra Guillen andrearen, Nerea Elizondo Rodríguez andrearen, María Selma García Espiga andrearen, Saioa Vañes Abaunza andrearen, María Dolores Martínez Rosa andrearen, María Rocío Sáez Andueza andrearen, Elisa Jaén Bedate andrearen eta María Nerea Martínez de Irujo Igoa andrearen izendapen proposamen osagarria argitaratu zen 2016ko 34. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 19an, horiek baitira oposizioa gainditu eta bete beharreko lanpostuetan orain sartzen diren izangaiak.
Interesdunek eskatzen zaien dokumentazioa aurkezturik, eta behar diren betebeharrak betetzen dituela frogaturik, bidezko da hura izendatzea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Txanda irekiko Susana Ibarra Guillen andrea, Nerea Elizondo Rodríguez andrea, María Selma García Espiga andrea, Saioa Vañes Abaunza andrea, María Dolores Martínez Rosa andrea, María Rocío Sáez Andueza andrea, Elisa Jaén Bedate andrea eta María Nerea Martínez de Irujo Igoa andrea izendatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario, erizainaren lanpostuan ari daitezen.
2. Izendatuei Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko lanpostu huts hauek esleitzea:
Susana Ibarra Guillen andreari, plantilla organikoan 69425 zenbakia duen lanpostua, Oinarrizko Osasun Laguntzari atxikia.
Nerea Elizondo Rodríguez andreari plantilla organikoan 70657 zenbakia duen lanpostua, Nafarroako Ospitaleguneari atxikia.
María Selma García Espiga andreari plantilla organikoan 63584 zenbakia duen lanpostua, Nafarroako Ospitaleguneari atxikia.
Saioa Vañes Abaunza andreari, plantilla organikoan 70654 zenbakia duen lanpostua, Nafarroako Ospitaleguneari atxikia.
María Dolores Martínez Ros andreari, plantilla organikoan 63747 zenbakia duen lanpostua, Nafarroako Ospitaleguneari atxikia.
María Rocío Sáez Andueza andreari, plantilla organikoan 70658 zenbakia duen lanpostua, Nafarroako Ospitaleguneari atxikia.
Elisa Jaén Bedate andreari plantilla organikoan 70759 zenbakia duen lanpostua, Tuterako Osasun Barrutiari atxikia.
María Nerea Martínez De Irujo Igoa andreari plantilla organikoan 70672 zenbakia duen lanpostua, Nafarroako Ospitaleguneari atxikia.
Susana Ibarra Guillen andreak hilabeteko epean jabetu behar du lanpostuaz, izendapena jakinarazi eta biharamunetik hasita. Epe horretan lanpostuaz jabetzen ez bada, ezinbesteko kasuetan salbu, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.
Izendatutako gainerako izangaien kasuan, lanpostuak behin-behinekoz esleitzen zaizkie. Erizainaren lanpostuak betetzeko egiten den lehenbiziko lekualdatze lehiaketan parte hartu beharko dute, behin betiko destinoa lortzeko. Ondorio guztietarako, 2014ko urriaren 30a da lanpostuaz jabetzeko data.
3. Ebazpen hau Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetza, Tuterako Osasun Barrutiko Kudeatzailetzako Zuzendaritza, Oinarrizko Osasun Laguntzako Langileen Administraziorako Atala eta Nafarroako Ospitaleguneko Langileria Zuzendaritza) eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura igortzea, eta interesdunei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan; orobat, adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Foru Legearen 114. eta 115. artikuluekin bat.
4. Izendapena eta lanpostuen esleipena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.
Iruñean, 2016ko apirilaren 11n.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.
Iragarkiaren kodea: F1605238