88. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BETELU

2016rako Beteluko Udaleko plantilla organikoa.
Hasierako onespena

Beteluko Udalak, 2016ko apirilaren 26ko bilkuran, 2016rako Udaleko plantilla organikoa hasiera batez onetsi zuen.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan -Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236.ak hara igorrita- ezarritakoari jarraituz, hasiera batean onetsitako plantilla organikoa jendaurrean egonen da Udal Idazkaritzan, hamabortz egun balioduneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki oholean iragarkia paratu ondotik, herritarrek edo interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, aipatutako jendaurreko epea iragandakoan.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta aipatu legeetan ezarria bete dadin.

Betelun, 2016ko apirilaren 27an.–Alkatea, Miguel Javier Recalde Goldaraz.

Iragarkiaren kodea: L1605119