88. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Balorazio partzialaren txostena

Udalak balorazio partzialaren txostenaren proiektua prestatu ondoan eta Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan xedatuarekin bat, jendaurrean paratuko da hura, hogei eguneko epean. Balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura dago Andosillako Herriko Etxean, hura aztertu eta interesdunek egokiak juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Andosillan, 2016ko apirilaren 28an.–Alkate udalburua, José Manuel Terés Azcona.

Iragarkiaren kodea: L1605168