88. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

141/2016 EBAZPENA, maiatzaren 3koa, Hezkuntzako kontseilariak emana. Honen bidez, Nafarroako Foru Komunitatean 2016-2017 ikasturtean ikastetxe publikoetako eta pribatu itunduetako ikasleak onartzeko prozeduraren jarraibideak eta egutegia onesten dira, hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko ikasketetako erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloak egiteko, baita goi mailako zikloetan sartzeko ikastaroa ere.

Hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko ikasketetako erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloak eta goi mailako zikloetan sartzeko ikastaroa egiteko Nafarroako Foru Komunitatean 2016-2017 ikasturtean ikastetxe publikoetako eta pribatu itunduetako ikasleak onartzeko prozedura arautzeko oinarriak onetsi zituen apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren 3. ataleko 2. oinarrian ezartzen den moduan, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiaren ebazpen batean finkatuko dira 2016-2017 ikasturteko prozesua zehaztuko duten datak eta jarraibideak.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ikastetxe publikoetako eta pribatu itunduetako ikasleak onartzeko prozeduraren jarraibideak eta egutegia onestea, hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko ikasketetako erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloak egiteko, baita goi mailako zikloetan sartzeko ikastaroa ere, 2016-2017 ikasturtean. Ebazpen honen 1. eranskinetik 3.era daude jasota.

2. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Zerbitzura, Baliabide Ekonomikoen Zerbitzura, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzura, Ebaluazioaren, Kalitatearen, Prestakuntzaren eta Bizikidetzaren Zerbitzura, Hezkuntzako Plangintzaren Zerbitzura, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusira, Eskolatze Bulegora eta Argibide Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzaten.

3. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2016ko maiatzaren 3an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Estebe Petrizan Iriarte.

1. ERANSKINA

Heziketa zikloetarako jarraibideak

Ikaspostua eskatzea.

1. Eskatzaile bakoitzak inskribatzeko eskabide bakarra aurkeztuko du, behar den moduan betea, eta gehienez ere lehentasun hurrenkeraren arabera zehaztutako sei aukera dakartzala. Inskribatzeko eskabidea eredu ofizialaren araberakoa izanen da, zein jasota baitago Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoko Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko zikloetako inskripzioaren tramite fitxan, helbide honetan:

http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/3134/Oferta-e-inscripcion-en-ciclos-de-Formacion-Profesional-y-de-Artes-Plasticas-y-Diseno

2. Inskribatzeko eskabidea aurkezteko epea ebazpen honen 3. eranskinean dago jasota: 2016ko maiatzaren 9tik 13ra bitarte (14:00etara arte).

3. Lehenik aukeratutako zikloa ematen duen ikastetxeko bulego administratiboetan aurkeztuko da izena emateko eskaera.

Ikastetxeek eskabide orriaren fotokopia zigilatua emanen diote ikasle eskatzaileari, eskabidea zein egunetan sartu den adierazita duela.

4. Inskribatzeko eskabidean heziketa maila desberdinetako zikloak aukera daitezke (erdi mailakoak eta goi mailakoak), baita heziketa desberdinetakoak ere (Lanbide Heziketakoak eta Arte Plastikoetako eta Diseinukoak). Hori dela eta, inskribatzeko aurkezten den eskabidean hautatutako zikloak adierazi beharko dira, baita haietan sartzeko taldea ere, gehienez ere 6 aukerarekin.

5. Onarpen prozesuaren lehenbiziko fasean ez dago aldatzerik inskribatzeko inprimakian adierazitako sarrera taldea edo taldeak. Haatik, ebazpen honen 3. eranskinean ezarritako egunetan, onarpen prozeduraren bigarren faseari baitagokio, ikasleek zilegi dute sarrera talde hori edo horiek aldatzea.

6. Ezin da eskabide bat egin erdi mailako zikloetarako eta beste eskabide bat goi mailako zikloetarako. Zikloetako eskabide bat baino gehiago aurkeztuz gero, bertan behera geratuko dira guztiak eta, ondorioz, ez dira tramitatuko.

7. Inskribatzeko inprimaki berean, ezin dira Lanbide Heziketako zikloak eskatu sarrera talde desberdinen bidez, baldin eta heziketa maila berekoak badira, erdi mailakoak edo goi mailakoak izan. Halaber, ezin dira Arte Plastikoetako eta Diseinuko zikloak eskatu sarrera talde desberdinen bidez, baldin eta heziketa maila berekoak badira, erdi mailakoak edo goi mailakoak izan.

8. Goi mailako heziketa zikloetan sartzeko ikastarorako eta heziketa zikloetarako ikaspostua eskatu nahi duten ikasleek eskabide bat egin beharko dute sarbide ikastarorako, lehen aukerako ikastetxean eta gehienez ere sei aukera jarriz, eta beste eskabide bat, heziketa zikloetarako, gehienez ere sei aukera jarriz. Inskribatzeko bi eskabide horiek aurkeztea ez da bikoizketatzat hartuko.

9. LOGSE heziketa ziklo bat gainditu duten ikasleek ezin izanen dute haren baliokidea den LOE heziketa zikloan izena eman.

10. Inskribatzeko eskabideak jasotzen dituzten ikastetxeek EDUCA bidez sartuko dituzte denak, horretarako ezarritako epean, puntu guztiak beteta dituztela.

11. Inskribatzeko eskabideak jasotzen dituzten ikastetxeek nahitaez igorri eta jakinarazi behar dute matrikularako aurreikuspena horretarako ezarritako epean, EDUCA programako “Ikastetxearen eskaintza (VII. eranskina)” delakoaren bitartez.

Ikasle adingabekoen eskabideak aurkeztea eta banantze eta dibortzio kasuetakoak.

1. Ikasle adingabeen eskabideak eta banatze eta dibortzio kasuetakoak baliogarriak eta eraginkorrak izateko, baldintza hauetakoren bat bete beharko dute:

–Bi gurasoen sinadura eraman behar du inskribatzeko eskabideak.

–Gurasoetako baten sinadura eramaten badu inskribatzeko eskabideak, laukitxo honek markatuta egon behar du: zin egiten dut gurasoak/tutoreak bat gatozela eskabide honekin.

–Gurasoetako baten sinadura eramaten badu inskribatzeko eskabideak, laukitxo hau markatuta egon behar du: gurasoak/tutoreak banantzeko, edo dibortziatzeko gaudela deklaratzen dut, eta ebazpen judiziala edo indarra duen dokumentazioa aurkezten dut, non ondorioztatzen baita niri bakarrik dagokidala semearen edo alabaren ikastetxea aukeratzea. Horretaz gain, aipatu dokumentazioa aurkeztu beharko du eta hartatik aterako da erabakia berari bakarrik dagokiola.

Dokumentaziotik ez bada ateratzen bati bakarrari dagokiola erabakia hartzea, eskabidea tramitatuko da baldin ulertzen bada bi gurasoek onartzen dutela, Banantze eta dibortzio kasuetan ikastetxeetarako jarraibideen arabera (eskolatzea aipatzen duen horretan, 1. idatz-zatian) eta egiaztatua gelditu bada aurkeztu den dokumentazioarekin.

2. Gainerako kasuetan eskatzaileari erregutuko zaio eskabidea osa dezan, eta ohartaraziko zaio eskabidea bertan behera geldituko dela baldin zehazten zaion epean osatzen ez badu.

Inskribatzeko eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

1. Kasuan kasuko eskabideen ereduetan jasotzen dena, ukatu gabe atzerritarrek derrigorrezkoa ez den hezkuntza Espainiakoen baldintza berberetan erdiesteko duten eskubidea, Atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei eta haien gizarteratzeari buruzko urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoaren arabera.

2. Hona, inskribatzeko eskabideari erantsi beharreko dokumentazioa:

–NANaren, AIZren, pasaportearen edo baliokidearen fotokopia.

–Sartzeko baldintzak betetzen direla frogatzen duen dokumentazioa.

–Eskatutako ikasketei eta zikloei dagokien sarrerako nota frogatzen duen dokumentazioa, 2016-2017 ikasturtean onarpen prozesua arautzen duen Foru Aginduaren 12. oinarrian zehaztutakoarekin bat. Sarrerako nota aurkezteak berresten du onarpen prozesuan parte hartzen dela. Dokumentazio hori 2016ko ekainaren 30era arte aurkez daiteke (14:00etara arte).

–Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide heziketako ziklo bat eskatu bada, kasuan kasuko gaitasun artistikoaren proba gainditu izanaren ziurtagiria. Dokumentazio hori 2016ko ekainaren 30era arte aurkez daiteke (14:00etara arte).

–Ingelesezko moduluak dituen Lanbide Heziketako goi mailako ziklo bat eskatuz gero, Hezkuntza Departamentuaren webgunean jasotzen den eskaintzan zehaztutakoari jarraituz https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/ciclos-formativos, ingeleseko B1 mailaren ziurtagiria.

Ingeleseko B1 mailaren ziurtagiria izan ezean, hizkuntzaren mailaketa proba bat egin beharko da ekainean, Hezkuntza Departamentuak deituko duena. 2016-2017 ikasturtean aipatutako zikloetan sartzeko baino ez du balio proba horrek.

Dokumentazio hori 2016ko ekainaren 30era arte aurkez daiteke (14:00etara arte).

–2016-2017 ikasturtean onarpen prozedura arautzen duen foru aginduaren 14. oinarrian ikaspostuak gordetzeko ezarritako hiru kasuetako baten bidez eskatzen bada ikaspostua, dagokion dokumentazioa aurkeztu beharko da: desgaitasuna frogatzen duen dokumentazioa, goi mailako edo errendimendu handiko kirolariaren ziurtagiria, berariazko hezkuntza premiak dituen ikasle izatearen ziurtagiria.

Dokumentazio hori 2016ko ekainaren 30era arte aurkez daiteke (14:00etara arte).

2015-2016 ikasturtean probaren ziurtagiria edo titulua eskuratu duten ikasleek eta maiatzaren 9tik 13ra bitarte sarrerako notaren frogagiria aurkeztu ez duten ikasleek inskripzioa berrestea.

1. Ikasketen azken kurtsoa, sarrerarako baldintza dena, 2015-2016 ikasturtean egiten ari diren ikasleek edo ikasturte horretan sarrera proba gainditu izanaren ziurtagiria jasotzen dutenek, ikasketa edo proba horiek gainditutakoan, maiatzaren 9tik 13ra bitarte egindako inskripzioa berretsi beharko dute.

2. Inskripzioa 2016ko ekainaren 30eko 14:00ak baino lehenago berretsi beharko da, inskripzioaren eskabidea egin zen ikastetxean.

3. Inskripzioa berresteko, inskripzioaren eskabidea zer ikastetxetan egin zen, hara joan beharko dute ikasleek, honako hau egitera:

a) EDUCA sistema informatikoan jasota dagoen kasuan kasuko sarrerako nota inskripzioa eransteko eskatzera, edo

b) Kasuan kasuko sarrerako nota frogatzen duen dokumentazioa aurkeztera, hori EDUCA sistema informatikoan jasota ez badago.

Ikasleak ikastetxearen ziurtagiri bat jasoko du, inskripzioaren berrespena frogatzen duena.

4. Inskripzioa ez berresteak ekarriko du onarpen prozesuaren lehenbiziko fasean parte ez hartzea.

5. 2015-2016 ikasturtean ondokoa egiten ari diren ikasleek egin behar dute berrespen hori:

a) DBHko laugarren maila.

b) Helduentzako Bigarren Hezkuntzako 4. moduluak.

c) Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo baten bigarren kurtsoa.

d) Batxilergoko bigarren maila.

e) Lanbide Heziketako erdi mailako heziketa ziklo baten azken kurtsoa.

f) Goi mailako heziketa ziklo baten azken kurtsoa.

g) Unibertsitateko ikasketen edo baliokideen azken kurtsoa.

Halaber, 2015-2016 ikasturtean ondokoa gainditzen duten ikasleek egin behar dute berrespen hori:

a) Erdi mailako zikloetan sartzeko proba.

b) Goi mailako zikloetan sartzeko proba.

c) Unibertsitatera sartzeko proba 25 urtetik gorakoentzat.

6. Orobat, epe arruntean, maiatzaren 9tik 13ra bitarte, inskribatu eta data horietan sarrerako nota frogatzen duen dokumentazioa aurkeztu ez duten ikasleek berretsi beharko dute inskripzioa.

Inskripzioa 2016ko ekainaren 30eko 14:00ak baino lehenago berretsi beharko da inskripzioaren eskabidea egin zen ikastetxean, sarrerako nota frogatzen duen dokumentazioa aurkeztuta. Ikasleak ikastetxearen ziurtagiri bat jasoko du, inskripzioaren berrespena frogatzen duena.

Inskripzioa ez berresteak ekarriko du onarpen prozesuaren lehenbiziko fasean parte ez hartzea.

Ikaspostuak gordetzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa, desgaitua, goi mailako edo errendimenduko kirolaria eta hezkuntza laguntzako berariazko beharrak izateagatik.

1. Desgaitasuna edukitzeagatik, goi mailako edo errendimendu handiko kirolaria edo berariazko hezkuntza premiak dituen ikaslea izategatik ikaspostuak gordetzeko aukera egiten duten ikasleek aurkeztu beharreko dokumentazioa eta gorde beharreko ikaspostuak esleitzeko ebazpenaren irizpideak izanen dira Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoko Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko zikloetako inskripzioaren tramite fitxan jasota daudenak, helbide honetan:

http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/3134/Oferta-e-inscripcion-en-ciclos-de-Formacion-Profesional-y-de-Artes-Plasticas-y-Diseno

2. Ikaspostuak gordetzeko eskatzen duten ikasleek haiek zer-nolakoak diren frogatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko dute 2016ko ekainaren 30eko 14:00ak baino lehen inskripzio eskabidea aurkeztu zuten ikastetxean.

Dokumentazio hori adierazitako datan aurkezten ez bada, ez da aukerarik izanen eskatutako ikaspostuak gordetzeko.

3. Norbaitek kasu batengatik baino gehiagotik eskatuz gero ikaspostua gordetzeko, hurrengo ordenaren arabera hartuko dira kontuan gordetzeko eskatu diren ikaspostuak:

–Lehena: ikaspostua gordetzea desgaitasunagatik.

–Bigarrena: ikaspostua gordetzea hezkuntza laguntzako berariazko beharragatik.

–Hirugarrena: ikaspostua gordetzea, goi mailako edo goi errendimenduko kirolaria izateagatik.

Jaiegunak.

1. Ebazpen honen 3. eranskinean adierazitako datak aginduzkoak dira. “Bukaera egunen bat” jaieguna bada ikastetxe batean, jai ez den hurrengo egunera aldatuko da, eta behar duen publizitatea emanen zaio.

Onartzeko baremoa.

1. Barematzeko irizpideek eta erreklamazioren bat egin ahal izateko ezarritako prozedurak jendaurrean egon beharko dute.

2. Baremoaren ondorioetarako, bakarrik onartuko dira dokumentuekin egiaztatu ahal diren irizpideak.

3. Ondokoari buruzko informazioa: egindako Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloaren arabera sartzeko lehentasuna ekartzen duten erdi mailako heziketa zikoak, goi mailako heziketa zikoetan sartzeko lehentasuna ematen duten Batxilergoko irakasgaiak eta Batxilergoaren modalitateak, goi mailako heziketa zikloetan sartzeko proben modalitateak eta 25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko proben modalitateak, Nafarroan lehentasuna ematen dutenak goi mailako heziketa zikloetan sartzeko. Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoko Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa zikloetako inskripzioaren tramite fitxan jasota daude, helbide honetan:

http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/3134/Oferta-e-inscripcion-en-ciclos-de-Formacion-Profesional-y-de-Artes-Plasticas-y-Diseno

Arte Plastikoetako eta Diseinuko ikasketetako eta Lanbide Heziketako heziketa zikloetan inskribatzen diren ikasleen sarrerako nota.

1. Nafarroan 2016-2017 ikasturteko zikloetan onartzeko prozedura arautzen duen foru aginduaren 12. oinarrian ezarritakoaren arabera kalkulatuko da onarpen prozeduran erabiliko diren sarrerako notak.

2. Ikasleek zer ikastetxetan gainditzen dituzten zikloetan sartzeko baldintza diren ikasketak edo probak, hartan kalkulatu beharko da sarrerako nota.

3. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, heziketa zikloetako, prestakuntzako kurtsoko eta Batxilergoko ikasketak ematen dituzten ikastetxeek ondokoa bete behar dute:

a) Garaiz ematea sarrerako nota frogatzen duen dokumentazioa heziketa zikloetan inskribatzen diren ikasle ohiei, ezarritako datetan aurkezteko modua izan dezaten.

b) Ikasketak gainditu eta zikloetan inskribatzen diren ikasleei aukera ematea inskripzioa berrets dezaten 2016ko ekainaren 30eko 14:00ak baino lehen. Horretarako, ikastetxeek garaiz egin beharko dute hautu hauetako bat:

–Ikasleei sarrerako nota daraman dokumentazioa ematea.

–Sarrerako notari dagozkion kalifikazioak EDUCA informatika aplikazioan sartzea.

Beste hezkuntza sistemetatik datozen ikasleak.

1. Atzerriko hezkuntza sistemetatik datozen ikasleek, eskabidearekin batera, ikasketen homologazioari buruzko baldintzapeko agiria edo behin betiko egiaztagiria aurkeztu beharko dute ikastetxean, zeinetan batez besteko nota agertuko baita.

Dokumentazio horren azken eguna 2016ko ekainaren 30a izanen da, eta 14:00ak baino lehen beharko da aurkeztu.

2. Barematzeko kontuan izanen da zein urtetan eskuratu zen titulua jatorrizko herrialdean.

Zozketa.

1. Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusian egin zen berdinketak hausteko zozketa, 2016-2017 ikasturterako zikloetan onartzeko prozesua arautzen duen foru aginduaren oinarrietan aipatzen dena, eta haren emaitza besterik gabe aplikatuko da zerrendetan, EDUCA aplikazioan, behar den kasuetan.

Heziketa zikloetan sartu berrien postuak banatzea.

1. Lanbide Heziketako erdi mailako heziketa zikloetan, ondoko hau da sartu berrien 20 postuen banaketa 3 sarrera taldeetako bakoitzean:

IKASLE SARTU BERRIAK

1. SARRERA TALDEA

2. SARRERA TALDEA

3. SARRERA TALDEA

Hogei

14

4

2

2. Lanbide Heziketako erdi mailako heziketa ziklo bateko lehen kurtsoan ikasle sartu berrien kopurua 20tik beherakoa denean, honako hau izanen da postuen banaketa 3 sarrera taldeetako bakoitzean:

IKASLE SARTU BERRIAK

1. SARRERA TALDEA

2. SARRERA TALDEA

3. SARRERA TALDEA

Hemeretzi

14

3

2

Hemezortzi

13

3

2

Hamazazpi

12

3

2

Hamasei

11

3

2

Hamabost

11

3

1

Hamalau

11

2

1

Hamahiru

10

2

1

Hamabi

9

2

1

Hamaika

8

2

1

Hamar

8

1

1

3. Lanbide Heziketako erdi mailako heziketa zikloetan sartu berrien postuen kopurua 20tik gorakoa denean, 25 ikasle izan arte gehienez, honako hau izanen da postuen banaketa 3 sarrera taldeetako bakoitzean:

IKASLE SARTU BERRIAK

1. SARRERA TALDEA

2. SARRERA TALDEA

3. SARRERA TALDEA

Hogeita bat

15

4

2

Hogeita bi

16

4

2

Hogeita hiru

17

4

2

Hogeita lau

17

5

2

Hogeita bost

18

5

2

4. Lanbide Heziketako goi mailako heziketa zikloetan, ondoko hau da sartu berrien 20 postuen banaketa 3 sarrera taldeetako bakoitzean:

IKASLE SARTU BERRIAK

1. SARRERA TALDEA

2. SARRERA TALDEA

3. SARRERA TALDEA

Hogei

12

6

2

5. Lanbide Heziketako goi mailako heziketa ziklo bateko lehen kurtsoan ikasle sartu berrien kopurua 20tik beherakoa denean, honako hau izanen da postuen banaketa 3 sarrera taldeetako bakoitzean:

IKASLE SARTU BERRIAK

1. SARRERA TALDEA

2. SARRERA TALDEA

3. SARRERA TALDEA

Hemeretzi

11

6

2

Hemezortzi

10

5

2

Hamazazpi

10

5

2

Hamasei

10

5

1

Hamabost

9

5

1

Hamalau

9

4

1

Hamahiru

8

4

1

Hamabi

8

3

1

Hamaika

7

3

1

Hamar

6

3

1

6. Lanbide Heziketako goi mailako heziketa zikloetan sartu berrien postuen kopurua 20tik gorakoa denean, 25 ikasle izan arte gehienez, honako hau izanen da postuen banaketa 3 sarrera taldeetako bakoitzean:

IKASLE SARTU BERRIAK

1. SARRERA TALDEA

2. SARRERA TALDEA

3. SARRERA TALDEA

Hogeita bat

13

6

2

Hogeita bi

13

7

2

Hogeita hiru

14

7

2

Hogeita lau

15

7

2

Hogeita bost

15

8

2

7. 15 ikasleko ratioa duten Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa zikloetan, ondoko hau da sartu berrien postuen banaketa 2 sarrera taldeetako bakoitzean:

IKASLE SARTU BERRIAK

1. SARRERA TALDEA

2. SARRERA TALDEA

Hamabost

12

3

8. Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa ziklo bateko lehen kurtsoan ikasle sartu berrien kopurua 15etik beherakoa denean, honako hau izanen da postuen banaketa 2 sarrera taldeetako bakoitzean:

IKASLE SARTU BERRIAK

1. SARRERA TALDEA

2. SARRERA TALDEA

Hamalau

11

3

Hamahiru

10

3

Hamabi

10

2

Hamaika

9

2

Hamar

8

2

9. 30 ikasleko ratioa duten Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa zikloetan, ondoko hau da sartu berrien postuen banaketa 2 sarrera taldeetako bakoitzean:

IKASLE SARTU BERRIAK

1. SARRERA TALDEA

2. SARRERA TALDEA

Hogeita hamar

24

6

10. Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa ziklo bateko lehen kurtsoan ikasle sartu berrien kopurua 30etik beherakoa denean, honako hau izanen da postuen banaketa 2 sarrera taldeetako bakoitzean:

IKASLE SARTU BERRIAK

1. SARRERA TALDEA

2. SARRERA TALDEA

Hogeita bederatzi

23

6

Hogeita zortzi

22

6

Hogeita zazpi

21

6

Hogeita sei

20

6

Hogeita bost

20

5

Hogeita lau

19

5

Hogeita hiru

18

5

Hogeita bi

17

5

Hogeita bat

16

5

Hogei

16

4

Sartu berrien ikaspostuak aditzera ematea.

1. 2016-2017 ikasturtean zikloetan onartzeko prozesua arautzen duen foru aginduaren 2. oinarriko 7. atalean ezarritakoa garatuz, ikastetxeetako zuzendaritzek 2016ko ekainaren 24ko 14:00ak baino lehen eman beharko dute aditzera zenbat diren sartu berrientzako ikaspostuak eskaintzen duten ziklo eta talde bakoitzean, horretarako EDUCAn prestatutako prozeduraren bidez.

Epe arrunteko onarpen prozesuaren lehen fasea eta bigarren fasea: Onartuen behin-behineko eta behin betiko zerrendak.

1. Onartuen zerrendak, behin-behinekoak eta behin betikoak, izanen dira onarpen prozeduraren emaitzen berri emateko baliabide ofiziala. Zerrenda horiek EDUCAtik ateratako zerrenda erabiliz emanen dira aditzera, eta ikastetxean erakutsiko dira, ikusteko moduko toki batean.

2. Onartuen behin-behineko zerrenda 2016ko uztailaren 5ean argitaratuko da.

3. Zer ikastetxetan aurkeztu den inskripzio eskabidea, hango zuzendaritzari igorri beharko zaizkio behin-behineko zerrendari egiten zaizkion erreklamazioak, 2016ko uztailaren 5etik 11ra bitarte (14:00ak arte).

4. Onartzen direnen behin betiko zerrenda hauek argitaratuko dira onarpen prozesuaren lehen fasean. Behin betiko zerrenda horietako bakoitzak bere matrikulazio epea izanen du:

a) Onartuen behin betiko 1. zerrenda: 2016ko uztailaren 13an argitaratuko da.

Behin betiko 1. zerrendaren arabera ikaspostua lortzen duten ikasleen matrikula: 2016ko uztailaren 14tik 18ra bitarte (14:00ak arte).

b) Onartuen behin betiko 2. zerrenda: 2016ko uztailaren 20an argitaratuko da.

Behin betiko 2. zerrendaren arabera ikaspostua lortzen duten ikasleen matrikula: 2016ko uztailaren 21etik 27ra bitarte (14:00ak arte).

c) Onartuen behin betiko 3. zerrenda: 2016ko abuztuaren 26an argitaratuko da.

Behin betiko 3. zerrendaren arabera ikaspostua lortzen duten ikasleen matrikula: 2016ko abuztuaren 29an eta 30ean (14:00ak arte).

5. Inskripzioaren inprimakian adierazitako baldintzak dagozkien datetan frogatzen ez dituztenek eta adierazitako sarrera taldea aldatzen dutenek irailean egiten ahalko dute, irailaren 6tik 8ra bitarte (14:00ak arte).

6. Onartzen direnen behin-behineko zerrenda argitaratuko da onarpen prozesuaren bigarren fasean, 2016ko irailaren 9an.

Zer ikastetxetan aurkeztu den inskripzio eskabidea, hango zuzendaritzari igorri beharko zaizkio behin-behineko zerrenda horri egiten zaizkion erreklamazioak, 2016ko irailaren 9tik 12ra bitarte (14:00ak arte).

Bigarren fase honetan, onartzen direnen behin betiko 4. zerrenda argitaratuko da, 2016ko irailaren 13an.

Behin betiko 4. zerrendaren arabera ikaspostua lortzen duten ikasleen matrikula 2016ko irailaren 13an eta 14an eginen da (14:00ak arte).

7. Onartzen direnen aipatu zerrendetako batean ikaspostua lortzen duten ikasleek apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren 13. oinarrian ezarritakoaren arabera beharko dute jokatu.

Matrikula egiteko, “Matrikula. Matrikularen dokumentazioa” izeneko atalean adierazitako dokumentazioa beharko da aurkeztu.

8. Ikaspostua adierazitako aukeretako batean lortu eta dagozkien datetan matrikula egiten ez duten ikasleak onarpen prozesuko epe arruntetik baztertuko dira, Nafarroan 2016-2017 ikasturteko onarpen prozedura arautzen duen apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren 13. oinarriak ezartzen duen moduan.

9. Hautatutako lehenbiziko aukera ez den postua lortu duten ikasleek, matrikula egitean, ondokoen artean aukeratzen ahal dute:

a) “aukera ez hobetzea” hautatzeak ekartzen du uko egitea ikaspostua lortzeari hobetsitako aukeretako batean epe arrunteko onarpen prozesuaren lehen eta bigarren faseetan onartutakoen hurrengo behin betiko zerrendetan.

a) “aukera hobetzea” hautatzeak ekartzen du ikaspostua lortu ahal izatea hobetsitako aukeretako batean epe arrunteko onarpen prozesuaren lehen eta bigarren faseetan onartutakoen hurrengo behin betiko zerrendetan.

Ikaspostu bat lortuz gero epe arrunteko onarpen prozesuaren lehenengo eta bigarren fasean onartutakoen ondoko behin betiko zerrendetan hobetsitako aukeretako batean, ikasleek matrikula berri bat egin behar dute ikaspostu berria eskuratu duten ikastetxean eta zikloan, ikaspostua onartutakoen zer zerrendatan lortu duten, hari dagokion egunetan.

Matrikula berria egiten ez bada, ikasle horiek zer ikaspostutan egina duten matrikula, hura galduko dute, bai eta matrikularen ondoriozko eskubide guztiak ere.

Matrikula berria eginez gero, ziklo berrian eta, zein den kasu, ikastetxean eskatzen zaien dokumentazioa aurkeztu beharko dute. Kasu horietan, ikasleak zer ikastetxetan egiten duen matrikula, hark hura egiterakoan aurkeztu duen dokumentazio guztia itzuli beharko dio, bai eta zer ordainketa egin dituen ere, halakorik bada.

Matrikula. Matrikula egiteko dokumentazioa.

1. Matrikula egiteko, hurrengo dokumentazioa ekartzeko eskatuko zaie ikasleei:

–NANaren, AIZaren, AITaren, ikasle txartelaren edo horien baliokide baten fotokopia.

Inskribatu eta matrikulatzeko tramiteei dagozkien prozesu eta dokumentazio guztietan, ikaslearen izen-deiturak bat etorriko dira aipatu dokumentazioan agertzen direnekin.

Atzerritarrek ikasketa hauek Espainiakoen baldintza berberetan egiteko duten eskubidea galarazi gabe, Atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei eta haien gizarteratzeari buruzko urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoaren arabera.

–Behar bezala justifikatutako egoeratan, eskatzaileei Osasun Txartelaren fotokopia eskatzen ahalko zaie.

–Egindako osasun azterketen txostena, ikasleak desgaitasunik, gaixotasunik edo beste osasun arazorik baldin badu, ikastetxeak jakin beharrekoa.

–Ikaspostua lortu den ikastetxean eskatzen zaion beste edozein dokumentazio.

Hutsik dauden ikaspostuak aditzera ematea Ikaspostu Hutsak Esleitzeko Prozedurarako.

1. Ikastetxeetako zuzendaritzek 2016ko irailaren 15eko 13:00ak baino lehen eman beharko dute aditzera zenbat ikaspostu huts dauden eskaintzen duten ziklo eta talde bakoitzerako, EDUCAn horretarako prestatutako prozedura baliatuz.

2. Onarpen prozesuko epe arrunta bukatu ondoren gelditzen diren ikaspostu hutsak haiek esleitzeko prozedura baten bitartez eskainiko dira, 2016-2017 ikasturtean zikloetan onartzeko prozesua arautzen duen foru aginduaren 2. eta 4. oinarrietan ezarritakoari jarraituz.

Heziketa zikloetako ikaspostu hutsak esleitzeko prozedura epe arruntaren ondoren.

1. Honako hauek aurkezten ahalko dute eskabidea ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran:

–Inskripzio eskabidea epe arruntean aurkezturik, ikaspostua lortzen ez dutenek.

–Inskripzio eskabidea epe arruntean aurkezten ez dutenak.

–Epe arruntean onartuak izan baina matrikula egin ez edo ikaspostuari uko egin diotenek.

2. Edozein hezkuntza mailatan matrikula egina duten ikasleek ezin izanen dute parte hartu ikaspostu hutsak esleitzeko prozedura honetan.

3. Eskabidea eredu ofizialaren araberakoa izanen da, zein jasota baitago Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoko Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko zikloetako inskripzioaren tramite fitxan, helbide honetan:

http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/3134/Oferta-e-inscripcion-en-ciclos-de-Formacion-Profesional-y-de-Artes-Plasticas-y-Diseno

4. Ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurarako eskabidea aurkezteko epea ebazpen honen 3. eranskinean dago jasota: 2016ko irailaren 19tik 20ra bitarte (14:00etara arte).

5. Lehenik aukeratutako zikloa ematen duen ikastetxeko bulego administratiboetan aurkeztuko da ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduraren eskaera.

Ikastetxeek eskabide orriaren fotokopia zigilatua emanen diete ikasle eskatzaileei, eskabidea zein egunetan sartu den adierazita duela.

6. Ezin izanen da eskabide bat baino gehiago aurkeztu ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran. Eskabide bat baino gehiago aurkeztuz gero, bertan behera geratuko dira guztiak eta, ondorioz, ez dira tramitatuko.

7. Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran goi mailako zikloetan sartzeko ikastarorako eta heziketa zikloetarako ikaspostua eskatu nahi duten ikasleek bi eskabide egin ditzakete: bata, sarrera ikastarorako, lehen aukerako ikastetxean eta gehienez ere hamar aukera jarriz, eta bigarrena, heziketa zikloetarako, gehienez ere hamar aukera jarriz. Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran bi eskabide horiek aurkeztea ez da bikoizketatzat hartuko.

8. Ezin da eskabiderik aurkeztu ikastetxe edo ziklo batean ez badago ikaspostu hutsik.

9. LOGSE heziketa ziklo bat gainditu duten ikasleek ezin izanen dute haren baliokidea den LOE heziketa zikloan eskatu ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran.

10. Ikaspostu hutsak esleitzeko epean eskabideak jasotzen dituzten ikastetxeek EDUCA bidez sartuko dituzte denak, horretarako ezarritako epean, puntu guztiak beteta dituztela.

11. Epe arruntean inskribatu diren eta parte hartu duten ikasleek ez dute inskripzioaren eskabidean dokumentazio osagarririk erantsi beharko.

12. Epe arruntean inskribatu bai baina sartzeko baldintza ez egiaztatzeagatik horretan parte hartu ez duten ikasleek ondokoa erantsi beharko diote eskabideari ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran:

–Sartzeko baldintzak betetzen direla frogatzen duen dokumentazioa.

–Eskatutako ikasketei eta zikloei dagokien sarrerako nota frogatzen duen dokumentazioa, 2016-2017 ikasturtean onarpen prozesua arautzen duen Foru Aginduaren 12. oinarrian zehaztutakoarekin bat.

–Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide heziketako ziklo bat eskatu bada, kasuan kasuko gaitasun artistikoaren proba gainditu izanaren ziurtagiria.

–Ingelesezko moduluak dituen Lanbide Heziketako goi mailako ziklo bat eskatuz gero, Hezkuntza Departamentuaren webgunean jasotzen den eskaintzan zehaztutakoari jarraituz (https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/ciclos-formativos), ingeleseko B1 mailaren ziurtagiria.

13. Epe arruntean inskribatu ez diren ikasleek, ondoko dokumentazioa erantsi beharko diote eskabideari ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran:

–NANaren, AIZren, pasaportearen edo baliokidearen fotokopia.

–Sartzeko baldintzak betetzen direla frogatzen duen dokumentazioa.

–Eskatutako ikasketei eta zikloei dagokien sarrerako nota frogatzen duen dokumentazioa, 2016-2017 ikasturtean onarpen prozesua arautzen duen Foru Aginduaren 12. oinarrian zehaztutakoarekin bat.

–Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide heziketako ziklo bat eskatu bada, kasuan kasuko gaitasun artistikoaren proba gainditu izanaren ziurtagiria.

–Ingelesezko moduluak dituen Lanbide Heziketako goi mailako ziklo bat eskatuz gero, Hezkuntza Departamentuaren webgunean jasotzen den eskaintzan zehaztutakoari jarraituz https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/ciclos-formativos, ingeleseko B1 mailaren ziurtagiria.

Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran onartutakoen behin betiko zerrendak.

1. Onartutakoen behin betiko zerrendak izanen dira ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduraren emaitzen berri emateko baliabide ofiziala. Zerrenda horiek EDUCAtik ateratako zerrenda erabiliz emanen dira aditzera, eta ikastetxean erakutsiko dira, ikusteko moduko toki batean.

2. Onartutakoen behin betiko zerrenda hauek argitaratuko dira. Behin betiko zerrenda horietako bakoitzak bere matrikulazio epea izanen du:

a) Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran onartutakoen behin betiko 1. zerrenda: 2016ko irailaren 22an argitaratuko da.

Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduraren behin betiko 1. zerrendaren arabera ikaspostua lortzen duten ikasleen matrikula: 2016ko irailaren 23an eta 26an (14:00ak arte).

b) Kasua bada, ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran onartzen direnen behin betiko 2. zerrenda: 2016ko irailaren 27an argitaratuko da.

Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduraren behin betiko 2. zerrendaren arabera ikaspostua lortzen duten ikasleen matrikula: 2016ko irailaren 28an eta 29an (14:00ak arte).

3. Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduraren 1. zerrendan ikaspostua lortu duten ikasleek, lehenbizikoa ez den aukera batean matrikulatzen badira, “aukera hobetzea” hautatzen ahal dute. Hala jaso behar da matrikula egitean.

4. Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran lortutako ikaspostuan zerrenda bakoitzerako ezarritako matrikula egunetan matrikulatzen ez diren ikasleek lortu duten ikasposturako eskubidea galduko dute, eta baztertuta geldituko dira, matrikula ez egitegatik.

5. Ikasleek ikaspostu bat lortzen badute ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduraren behin betiko 2. zerrendan aukera hobetsietako batean, matrikula berri bat egin beharko dute ikaspostu berria lortu duten ikastetxean eta zikloan, dagokien egunetan.

Matrikula berria egiten ez bada, ikasle horiek zer ikaspostutan egina duten matrikula, hura galduko dute, bai eta matrikularen ondoriozko eskubide guztiak ere.

Matrikula berria eginez gero, ziklo berrian eta, zein den kasu, ikastetxean eskatzen zaien dokumentazioa aurkeztu beharko dute. Kasu horietan, ikasleak zer ikastetxetan egiten duen matrikula, hark hura egiterakoan aurkeztu duen dokumentazio guztia itzuli beharko dio, bai eta zer ordainketa egin dituen ere, halakorik bada.

6. “Matrikula. Matrikula egiteko dokumentazioa” atalean zehaztutako dokumentazioa da matrikula egiteko aurkeztu behar dena.

Heziketa zikloen eskaintza.

1. Hamarrek baino gutxiagok izena ematen badute, Hezkuntza Departamentuak erabakiko du eskaintza honi eutsi edo ez.

Epe arruntetik kanpo eskolatzea.

1. Irailean eta urrian, behin kurtsoa hasita, ikasposturik gabe geratu ziren ikasleak oraindik sartu ahal izanen dira heziketa zikloetan. Data horien ondoren, ikastetxearen esku geratuko da ikasle berriak sartu ahal izanen diren edo ez erabakitzea. Ikasle batek eskatzen badu matrikula tokiz aldatzeko ikasketa berak egiten dituen beste ikastetxe batetik, ikasturteko edozein unetan sartzen ahalko da ikastetxe berrian, betiere ikaspostu huts bat badago eta ondoko baldintzak betetzen baditu aldi berean:

–Pertsona horrek sartzeko baldintzak betetzen baditu.

–Eskabidea justifikatzen duen bizileku aldaketa badago.

2. Horretarako, eskatzaileak dagokion ikastetxean egin beharko du eskaera, eta horrek Hezkuntza Departamentuari jakinaraziko dio, matrikula egiteko baimena eman dezan, hala behar izatera.

Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusiak ere baimena eman dezake ikasturtean ikastetxez aldatzeko, behar bezala frogatutako arrazoi bereziak daudenean.

Matrikulen bateragarritasuna.

1. Derrigorrezko irakaskuntzaren ondoko ikasketetan eta/edo goi mailako irakaskuntzetan matrikulatutako ikasleek araubide bereziko kirol irakaskuntzak aldi berean egin ditzakete, onarpen prozesua bukaturik ikasketa horietako zikloetan esleitu gabeko ikasposturik bada, itxoin zerrendan inor ez badago eta ikastorduen bateragarritasuna %90ekoa bada, gutxienez.

2. Helduentzako batxilergoko ikasketetan matrikulatu ahal izateko, batxilergo horretara sartzeko eta bertan ikasteko baldintza akademikoak betetzeaz gainera, erdi mailako heziketa zikloetan matrikulatuta egon behar da eta soilik eduki behar da gainditu gabe Lantokietako Prestakuntza modulua edo, Arte Plastikoetako eta Diseinuko ikasketen kasuan, enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikoko fasearen modulua.

3. 2016-2017 ikasturtean erdi mailako edo goi mailako heziketa ziklo batean matrikulatuta dauden ikasleek aldi berean Batxilergoko ikasketetan matrikulatuta egon daitezke, betiere Félix Urabayen Nafarroako Helduentzako Bigarren Hezkuntzako Institutuan eta urrutiko araubidean matrikulatzen badira, ikastetxe horretan sartzeko baldintzak beteta.

Komunikazio bideak.

–Helbide elektronikoak:

nescolar@navarra.es eta ordenafp@navarra.es.

–Gurasoei eta ikasleei aholkuak eta orientazioa ematea: 848 42 66 17.

–Tramitazio eta onarpen kontuak, ikastetxeentzat: 848 42 69 77.

–Eskolatze Arloko koordinatzailea: 848 42 65 57.

–Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atala: 848 42 66 28 - 848 42 65 49 - 848 42 32 32 - 848 42 61 30.

–Faxa: 848 42 69 87.

2. ERANSKINA

Goi mailako zikloetarako sarrera ikastarorako jarraibideak

Ikaspostua eskatzea.

1. Eskatzaile bakoitzak inskribatzeko eskabide bakarra aurkeztuko du, behar den moduan betea, eta gehienez ere lehentasun hurrenkeraren arabera zehaztutako sei aukera dakartzala. Inskribatzeko eskabidea eredu ofizialaren araberakoa izanen da, zein jasota baitago Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoko “Goi mailako zikloetarako sarrera ikastaroa” izeneko tramite fitxan, helbide honetan:

http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/3112/Curso-preparatorio-de-las-pruebas-de-acceso-a-ciclos-formativos-de-grado-superior

2. Inskribatzeko eskabidea aurkezteko epea ebazpen honen 3. eranskinean dago jasota: 2016ko maiatzaren 9tik 13ra bitarte (14:00ak arte).

3. Lehenik aukeratutako sarrera ikastaroa ematen duen ikastetxeko bulego administratiboetan aurkeztuko da inskripzio eskabidea.

Ikastetxeek eskabide orriaren fotokopia zigilatua emanen diete ikasle eskatzaileei, eskabidea zein egunetan sartu den adierazita duela.

4. Eskabidean hainbat modalitateko goi mailako zikloetarako sarrera ikastaroak adierazten ahalko dira; sei aukera, gehienez ere.

5. Goi mailako zikloetarako sarrera ikastaroan inskribatzeko eskabide bat baino gehiago aurkeztuz gero, bertan behera geratuko dira guztiak eta, ondorioz, ez dira tramitatuko.

6. Goi mailako heziketa zikloetan sartzeko ikastarorako eta heziketa zikloetarako ikaspostua eskatu nahi duten ikasleek eskabide bat egin beharko dute sarbide ikastarorako, lehen aukerako ikastetxean eta gehienez ere sei aukera jarriz, eta beste eskabide bat, heziketa zikloetarako, gehienez ere sei aukera jarriz. Inskribatzeko bi eskabide horiek aurkeztea ez da bikoizketatzat hartuko.

7. Goi mailako zikloetako sarrera proben prestakuntza ikastaroa egin duten ikasleak ezin izanen dira inskribatu goi mailako zikloetarako sarrera ikastaroan.

8. Inskribatzeko eskabideak jasotzen dituzten ikastetxeek EDUCA bidez sartuko dituzte denak, horretarako ezarritako epean, puntu guztiak beteta dituztela.

9. Inskribatzeko eskabideak jasotzen dituzten ikastetxeek nahitaez igorri eta jakinarazi behar dute matrikularako aurreikuspena horretarako ezarritako epean, EDUCA programako “Ikastetxearen eskaintza (VII. eranskina)” delakoaren bitartez.

Ikasle adingabekoen eskabideak aurkeztea eta banantze eta dibortzio kasuetakoak.

1. 1. eranskinean heziketa zikloetarako aipatzen diren jarraibideak aplikatuko dira.

Inskripzio eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

1. Kasuan kasuko inskripzio eskabideen ereduetan jasotzen dena, ukatu gabe atzerritarrek derrigorrezkoa ez den hezkuntza Espainiakoen baldintza berberetan erdiesteko duten eskubidea, Atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei eta haien gizarteratzeari buruzko urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoaren arabera.

2. Hona, inskribatzeko eskabideari erantsi beharreko dokumentazioa:

–NANaren, AIZren, pasaportearen edo baliokidearen fotokopia.

–Sartzeko baldintzak betetzen direla frogatzen duen dokumentazioa.

–Sarrera ikastaroari dagokion sarrerako nota frogatzen duen dokumentazioa, 2016-2017 ikasturtean zikloetan onartzeko prozesua arautzen duen Foru Aginduaren 12. oinarrian zehaztutakoarekin bat. Sarrerako nota aurkezteak berresten du onarpen prozesuan parte hartzen dela. Dokumentazio hori 2016ko ekainaren 30era arte aurkez daiteke (14:00ak arte).

–2016-2017 ikasturtean onarpen prozedura arautzen duen foru aginduaren 14. oinarrian ikaspostuak gordetzeko ezarritako hiru kasuetako baten bidez eskatzen bada ikaspostua, dagokion dokumentazioa aurkeztu beharko da: desgaitasuna frogatzen duen dokumentazioa, goi mailako edo errendimendu handiko kirolariaren ziurtagiria, berariazko hezkuntza premiak dituen ikasle izatearen ziurtagiria. Dokumentazio hori 2016ko ekainaren 30era arte aurkez daiteke (14:00ak arte).

2015-2016 ikasturtean teknikari titulua eskuratu duten ikasleek eta maiatzaren 9tik 13ra bitarte sarrerako notaren frogagiria aurkeztu ez duten ikasleek inskripzioa berrestea.

1. 2015-2016 ikasturtean erdi mailako zikloko azken kurtsoa egiten ari diren ikasleek, ikasketa horiek gainditutakoan, maiatzaren 9tik 13ra bitarte egindako inskripzioa berretsi beharko dute.

2. Inskripzioa 2016ko ekainaren 30eko 14:00ak baino lehenago berretsi beharko da, inskripzioaren eskabidea egin zen ikastetxean.

3. Inskripzioa berresteko, inskripzioaren eskabidea zer ikastetxetan egin zen, hara joan beharko dute ikasleek, honako hau egitera:

a) EDUCA sistema informatikoan jasota dagoen kasuan kasuko sarrerako nota inskripzioa eransteko eskatzera, edo

b) Kasuan kasuko sarrerako nota frogatzen duen dokumentazioa aurkeztera, hori EDUCA sistema informatikoan jasota ez badago.

Ikasleak ikastetxearen ziurtagiri bat jasoko du, inskripzioaren berrespena frogatzen duena.

4. Inskripzioa ez berresteak ekarriko du onarpen prozesuaren lehenbiziko fasean parte ez hartzea.

5. 2015-2016 ikasturtean erdi mailako heziketa ziklo bateko azken kurtsoa egiten ari diren ikasleek berretsi beharko dute inskripzioa.

6. Orobat, epe arruntean, maiatzaren 9tik 13ra bitarte, inskribatu eta data horietan sarrerako nota frogatzen duen dokumentazioa aurkeztu ez duten ikasleek berretsi beharko dute inskripzioa.

Inskripzioa 2016ko ekainaren 30eko 14:00ak baino lehenago berretsi beharko da inskripzioaren eskabidea egin zen ikastetxean, sarrerako nota frogatzen duen dokumentazioa aurkeztuta. Ikasleak ikastetxearen ziurtagiri bat jasoko du, inskripzioaren berrespena frogatzen duena.

Inskripzioa ez berresteak ekarriko du onarpen prozesuaren lehenbiziko fasean parte ez hartzea.

Ikaspostuak gordetzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa, desgaitua, goi mailako edo errendimenduko kirolaria eta hezkuntza laguntzako berariazko beharrak izateagatik.

1. Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoko “Goi mailako zikloetarako sarrera ikastaroa” izeneko tramite fitxan adierazita dago desgaitua, goi mailako edo errendimenduko kirolaria eta hezkuntza laguntzako berariazko beharrak izateagatik ikaspostuak gordetzeko aukera egiten duten ikasleek aurkeztu beharreko dokumentazioa, zeina helbide honetan dago jasota:

http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/3112/Curso-preparatorio-de-las-pruebas-de-acceso-a-ciclos-formativos-de-grado-superior

2. Ikaspostuak gordetzeko eskatzen duten ikasleek haiek nolakoak diren frogatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko dute 2016ko ekainaren 30eko 14:00ak baino lehen inskripzio eskabidea aurkeztu zuten ikastetxean.

Dokumentazio hori adierazitako datan aurkezten ez bada, ez da aukerarik izanen eskatutako ikaspostuak gordetzeko.

3. Norbaitek kasu batengatik baino gehiagotik eskatuz gero ikaspostua gordetzeko, hurrengo ordenaren arabera hartuko dira kontuan gordetzeko eskatu diren ikaspostuak:

–Lehena: ikaspostua gordetzea desgaitasunagatik.

–Bigarrena: ikaspostua gordetzea hezkuntza laguntzako berariazko beharragatik.

–Hirugarrena: ikaspostua gordetzea, goi mailako edo goi errendimenduko kirolaria izateagatik.

Jaiegunak.

1. Ebazpen honen 3. eranskinean adierazitako datak aginduzkoak dira. “Bukaera egunen bat” jaieguna bada ikastetxe batean, jai ez den hurrengo egunera aldatuko da, eta behar duen publizitatea emanen zaio.

Onartzeko baremoa.

1. Barematzeko irizpideek eta erreklamazioren bat egin ahal izateko ezarritako prozedurak jendaurrean egon beharko dute.

2. Baremoaren ondorioetarako, bakarrik onartuko dira dokumentuekin egiaztatu ahal diren irizpideak.

3. Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoko “Goi mailako zikloetarako sarrera ikastaroa” izeneko tramite fitxan agertuko da erdi mailako heziketa zikloetatik eta goi mailako zikloetarako sarrera ikastaroko modalitateetan sartzeko erlazioari buruzko informazioa, sarrera ondorioetarako; hura helbide honetan dago jasota:

http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/3112/Curso-preparatorio-de-las-pruebas-de-acceso-a-ciclos-formativos-de-grado-superior

Goi mailako zikloetarako sarrera ikastaroan inskribatzen diren ikasleen sarrerako nota.

1. Nafarroan 2016-2017 ikasturtean sarrera ikastaroan onartzeko prozedura arautzen duen foru aginduaren 12. oinarrian ezarritakoaren arabera kalkulatuko da onarpen prozeduran erabiliko den sarrerako nota.

2. Ikasleek zer ikastetxetan gainditzen duten erdi mailako zikloa, hartan kalkulatu beharko da sarrerako nota.

3. Erdi mailako heziketa zikloak ematen dituzten ikastetxeek honako hau egin beharko dute:

a) Garaiz eman sarrerako nota frogatzen duen dokumentazioa goi mailako zikloetarako sarrera ikastaroan inskribatzen diren ikasle-ohiei, ezarritako datetan aurkezteko modua izan dezaten.

b) Erdi mailako zikloa gainditu eta goi mailako zikloetarako sarrera ikastaroan inskribatzen diren ikasleei aukera eman inskripzioa berresteko 2016ko ekainaren 30eko 14:00ak baino lehen. Horretarako, ikastetxeek garaiz hautatu beharko dute aukera hauetako bat:

–Ikasleei sarrerako nota daraman dokumentazioa ematea.

–Sarrerako notari dagozkion kalifikazioak EDUCA informatika aplikazioan sartzea.

Beste hezkuntza sistemetatik datozen ikasleak.

1. Atzerriko hezkuntza sistemetatik datozen ikasleek, eskabidearekin batera, ikasketen homologazioari buruzko baldintzapeko agiria edo behin betiko egiaztagiria, non batez besteko nota agertuko baita, aurkeztu beharko dute ikastetxean.

Dokumentazio horren azken eguna 2016ko ekainaren 30a izanen da, eta 14:00ak baino lehen beharko da aurkeztu.

2. Barematzeko kontuan izanen da zein urtetan eskuratu zen titulua jatorrizko herrialdean.

Zozketa.

1. Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusian egin zen berdinketak hausteko zozketa, 2016-2017 ikasturterako sarrera ikastaroan onartzeko prozesua arautzen duen foru aginduaren oinarrietan aipatzen dena, eta haren emaitza besterik gabe aplikatuko da zerrendetan, Educa aplikazioan, behar den kasuetan.

Sartu berrientzako ikaspostuak aditzera ematea.

1. 2016-2017 ikasturtean zikloetan onartzeko prozesua arautzen duen foru aginduaren 2. oinarriko 7. atalean ezarritakoa garatuz, ikastetxeetako zuzendaritzek 2016ko ekainaren 24ko 14:00ak baino lehen eman beharko dute aditzera zenbat diren sartu berrientzako ikaspostuak eskaintzen dituzten sarrera ikastaroen modalitate eta talde bakoitzeko, horretarako EDUCAn prestatutako prozeduraren bidez.

Epe arrunteko onarpen prozesuaren lehen fasea eta bigarren fasea: onartzen direnen behin-behineko eta behin betiko zerrendak.

1. Onartzen direnen zerrendak, behin-behinekoak eta behin betikoak, izanen dira onarpen prozeduraren emaitzen berri emateko baliabide ofiziala. Zerrenda horiek EDUCAtik ateratako zerrenda erabiliz emanen dira aditzera, eta ikastetxean erakutsiko dira, ikusteko moduko toki batean.

2. Onartzen direnen behin-behineko zerrenda 2016ko uztailaren 5ean argitaratuko da.

3. Zer ikastetxetan aurkeztu den inskripzio eskabidea, hango zuzendaritzari igorri beharko zaizkio behin-behineko zerrendari egiten zaizkion erreklamazioak, 2016ko uztailaren 5etik 11ra bitarte (14:00ak arte).

4. Onartzen direnen behin betiko zerrenda hauek onarpen prozesuaren lehen fasean argitaratuko dira. Behin betiko zerrenda horietako bakoitzak bere matrikulazio epea izanen du:

a) Onartuen behin betiko 1. zerrenda: 2016ko uztailaren 13an argitaratuko da.

Behin betiko 1. zerrendaren arabera ikaspostua lortzen duten ikasleen matrikula: 2016ko uztailaren 14tik 18ra bitarte (14:00ak arte).

b) Onartuen behin betiko 2. zerrenda: 2016ko uztailaren 20an argitaratuko da.

Behin betiko 2. zerrendaren arabera ikaspostua lortzen duten ikasleen matrikula: 2016ko uztailaren 21etik 27ra bitarte (14:00ak arte).

c) Onartuen behin betiko 3. zerrenda: 2016ko abuztuaren 26an argitaratuko da.

Behin betiko 3. zerrendaren arabera ikaspostua lortzen duten ikasleen matrikula: 2016ko abuztuaren 29an eta 30ean (14:00ak arte).

5. Inskripzioaren inprimakian adierazitako baldintzak dagozkien datetan frogatzen ez dituztenek, irailean egiten ahalko dute irailaren 6tik 8ra bitarte (14:00ak arte).

6. Onartzen direnen behin-behineko zerrenda argitaratuko da onarpen prozesuaren bigarren fasean, 2016ko irailaren 9an.

Zer ikastetxetan aurkeztu den inskripzio eskabidea, hango zuzendaritzari igorri beharko zaizkio behin-behineko zerrenda horri egiten zaizkion erreklamazioak, 2016ko irailaren 9tik 12ra bitarte (14:00ak arte).

Bigarren fase honetan, onartzen direnen behin betiko 4. zerrenda argitaratuko da, 2016ko irailaren 13an.

Behin betiko 4. zerrendaren arabera ikaspostua lortzen duten ikasleen matrikula 2016ko irailaren 13an eta 14an eginen da (14:00ak arte).

7. Onartzen direnen aipatu zerrendetako batean ikaspostua lortzen duten ikasleek apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren 13. oinarrian ezarritakoaren arabera beharko dute jokatu.

Matrikula egiteko, “Matrikula. Matrikularen dokumentazioa” izeneko atalean adierazitako dokumentazioa beharko da aurkeztu.

8. Ikaspostua adierazitako aukeretako batean lortu eta dagozkien datetan matrikula egiten ez duten ikasleak onarpen prozesuko epe arruntetik baztertuko dira, Nafarroan 2016-2017 ikasturteko onarpen prozedura arautzen duen apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren 13. oinarriak ezartzen duen moduan.

9. Goi mailako zikloetarako sarrera ikastaroan inskribatzeko eskabide bat baino aurkeztu ez duten ikasleak: sarrera ikastaroan ikaspostua lehen tokian hautatutako aukeran ez, beste batean lortu eta, matrikula egiteko unean:

a) “aukera ez hobetzea” hautatzen duten ikasleek uko egiten diote ikaspostua lortzeari beraiek hobetsitako aukeretako batean, epe arrunteko onarpen prozesuaren lehen eta bigarren faseetan onartzen direnen hurrengo behin betiko zerrendetan.

b) “aukera hobetzea” hautatzen duten ikasleek badute modua ikaspostua lortzeko beraiek hobetsitako aukeretako batean, epe arrunteko onarpen prozesuaren lehen eta bigarren faseetan onartzen direnen hurrengo behin betiko zerrendetan.

10. Goi mailako zikloetarako sarrera ikastaro batean inskribatzeko eskabidea eta goi mailako prestakuntza zikloetan inskribatzeko eskabidea aurkezten duten ikasleak: ikasle horiek egoera hauetako batean egon daitezke:

10.1. Sarrera ikastaroko ikaspostua hautatu duten lehen aukeran lortu baina hautatu dituzten goi mailako heziketa zikloetan ikaspostua lortu ez duten ikasleak. Ikasle horiek, sarrera ikastaroan matrikula egiteko unean, honako hau hautatzen ahalko dute:

a) “Aukera ez hobetzea”. Horrek esan nahi du uko egiten diotela ikaspostua lortzeari beraiek hobetsitako goi mailako heziketa zikloetako batean, epe arrunteko onarpen prozesuaren lehen eta bigarren faseetan onartzen direnen hurrengo behin betiko zerrendetan.

b) “Aukera hobetzea”. Horrek esan nahi du ikaspostua lortzeko aukera hautatzen dutela aukeratu dituzten goi mailako heziketa zikloetako batean, epe arrunteko onarpen prozesuaren lehen eta bigarren faseetan onartzen direnen hurrengo behin betiko zerrendetan.

10.2. Sarrera ikastaroko ikaspostua hautatu duten lehen aukeran ez, beste batean lortu baina hautatu dituzten goi mailako heziketa zikloetan ikaspostua lortu ez duten ikasleak. Ikasle horiek, sarrera ikastaroan matrikula egiteko unean, honako hau hautatzen ahalko dute:

a) “Aukera ez hobetzea”. Horrek esan nahi du uko egiten diotela ikaspostua lortzeari beraiek hobetsitako sarrera ikastaroetako aukeretako batean eta hautatu dituzten goi mailako heziketa zikloetan, epe arrunteko onarpen prozesuaren lehen eta bigarren faseetan onartzen direnen hurrengo behin betiko zerrendetan.

b) “Aukera hobetzea”. Horrek esan nahi du ikaspostua lortzeko aukera hatutatzen dutela beraiek hobetsitako sarrera ikastaroetako aukeretako batean eta hautatu dituzten goi mailako heziketa zikloetako batean, epe arrunteko onarpen prozesuaren lehen eta bigarren faseetan onartzen direnen hurrengo behin betiko zerrendetan.

11. 9. eta 10. ataletan aipatu “aukera hobetzea” hautatu ondoren, ikasleek ikaspostua lortzen badute beraiek hobetsitako sarrera ikastaroko aukeretako batean edo goi mailako heziketa zikloetan, epe arrunteko onarpen prozesuaren lehen eta bigarren faseetan onartzen direnen hurrengo behin betiko zerrendetan, ikasleek beste matrikula bat egin beharko dute ikaspostu berria lortzen duten ikastetxean eta ikastaroan edo zikloan, onartzen direnen zerrendari dagokion datetan.

Matrikula berria egiten ez bada, ikasle horiek zer ikaspostutan egina duten matrikula, hura galduko dute, bai eta matrikularen ondoriozko eskubide guztiak ere.

Matrikula berria eginez gero, ikastaro edo ziklo berrian eta, zein den kasua, ikastetxean eskatzen zaien dokumentazioa aurkeztu beharko dute. Kasu horietan, ikasleak zer ikastetxetan egiten duen matrikula, hark hura egiterakoan aurkeztu duen dokumentazio guztia itzuli beharko dio, bai eta egin dituen ordainketak ere, halakorik bada.

Matrikula. Matrikula egiteko dokumentazioa.

1. Matrikula egiteko, honako agiri hauek ekarri beharko dituzte ikasleek:

–NANaren, AIZaren, AITaren, ikasle txartelaren edo horien baliokide baten fotokopia.

Inskribatu eta matrikulatzeko tramiteei dagozkien prozesu eta dokumentazio guztietan, ikaslearen izen-deiturak bat etorriko dira aipatu dokumentazioan agertzen direnekin.

Atzerritarrek ikasketa hauek Espainiakoen baldintza berberetan egiteko duten eskubidea galarazi gabe, Atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei eta haien gizarteratzeari buruzko urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoaren arabera.

–Behar bezala justifikatutako egoeratan, eskatzaileei Osasun Txartelaren fotokopia eskatzen ahalko zaie.

–Egindako osasun azterketen txostena, ikasleak desgaitasunik, gaixotasunik edo beste osasun arazorik baldin badu, ikastetxeak jakin beharrekoa.

–Ikaspostua lortu den ikastetxean eskatzen zaion beste edozein dokumentazio.

Hutsik dauden ikaspostuak aditzera ematea Ikaspostu Hutsak Esleitzeko Prozedurarako.

1. Ikastetxeetako zuzendaritzek 2016ko irailaren 15eko 13:00ak baino lehen eman beharko dute aditzera zenbat ikaspostu huts dauden eskaintzen duten ziklo eta talde bakoitzean, EDUCAn horretarako prestatutako prozedura baliatuz.

2. Onarpen prozesuko epe arrunta bukatu ondoren gelditzen diren ikaspostu hutsak haiek esleitzeko prozedura baten bitartez eskainiko dira, 2016-2017 ikasturtean goi mailako zikloetarako sarrera ikastaroan onartzeko prozesua arautzen duen foru aginduaren 2. eta 4. oinarrietan ezarritakoari jarraituz.

Goi mailako heziketa zikloetako sarrera ikastaroko ikaspostu hutsak esleitzeko prozedura, epe arruntaren ondoren.

1. Honako hauek aurkezten ahalko dute eskabidea Ikaspostu Hutsak Esleitzeko Prozeduran:

–Inskripzio eskabidea epe arruntean aurkezturik, ikaspostua lortzen ez dutenek.

–Inskripzio eskabidea epe arruntean aurkezten ez dutenek.

–Epe arruntean onartuak izan baina matrikula egin ez edo ikaspostuari uko egin diotenek.

2. Edozein hezkuntza mailatan matrikula egina duten ikasleek ezin izanen dute parte hartu Ikaspostu Hutsak Esleitzeko Prozedura honetan.

3. Eskabidea eredu ofizialaren araberakoa izanen da, zein jasota baitago Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoko “Goi mailako zikloetarako sarrera ikastaroa” izeneko tramite fitxan, helbide honetan:

http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/3112/Curso-preparatorio-de-las-pruebas-de-acceso-a-ciclos-formativos-de-grado-superior

4. Ikaspostu Hutsak Esleitzeko Prozedurarako eskabidea aurkezteko epea ebazpen honen 3. eranskinean dago jasota: 2016ko irailaren 19tik 20ra bitarte (14:00ak arte).

5. Lehen aukera gisa haututako sarrera ikastaroa eskaintzen duen ikastetxeko bulego administratiboetan aurkeztuko da Ikaspostu Hutsak Esleitzeko Prozedurarako eskabidea.

Ikastetxeek eskabide orriaren fotokopia zigilatua emanen diote ikasle eskatzaileari, eskabidea zein egunetan sartu den adierazita duela.

6. Ezin izanen da eskabide bat baino gehiago aurkeztu ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran. Eskabide bat baino gehiago aurkeztuz gero, bertan behera geratuko dira guztiak eta, ondorioz, ez dira tramitatuko.

7. Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran goi mailako zikloetarako sarrera ikastarorako eta heziketa zikloetarako ikaspostua eskatu nahi duten ikasleek bi eskabide egin ditzakete: bata, sarrera ikastarorako, lehen aukerako ikastetxean eta gehienez ere hamar aukera jarriz, eta bigarrena, heziketa zikloetarako, gehienez ere hamar aukera jarriz. Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran bi eskabide horiek aurkeztea ez da bikoizketatzat hartuko.

8. Ezin da eskabiderik aurkeztu sarrera ikastaro eta ikastetxe baterako, ez badago ikaspostu hutsik.

9. Goi mailako heziketa zikloetarako sarrera proben prestakuntza ikastaroa egin duten ikasleek ezin izanen dute ikasposturik eskatu ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran.

10. Ikaspostu hutsak esleitzeko epean eskabideak jasotzen dituzten ikastetxeek EDUCA bidez sartuko dituzte denak, horretarako ezarritako epean, puntu guztiak beteta dituztela.

11. Epe arruntean inskribatu diren eta parte hartu duten ikasleek ez dute inskripzioaren eskabidean dokumentazio osagarririk erantsi beharko.

12. Epe arruntean inskribatu bai baina sartzeko baldintza ez egiaztatzeagatik horretan parte hartu ez duten ikasleek ondokoa erantsi beharko diote eskabideari ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran:

–Sartzeko baldintzak betetzen direla frogatzen duen dokumentazioa.

–Sarrerako nota frogatzen duen dokumentazioa, 2016-2017 ikasturtean zikloetan onartzeko prozesua arautzen duen foru aginduaren 12. oinarrian adierazitakoaren arabera.

13. Epe arruntean inskribatu ez diren ikasleek, ondoko dokumentazioa erantsi beharko diote eskabideari ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran:

–NANaren, AIZren, pasaportearen edo baliokidearen fotokopia.

–Sartzeko baldintzak betetzen direla frogatzen duen dokumentazioa.

–Sarrerako nota frogatzen duen dokumentazioa, 2016-2017 ikasturtean zikloetan onartzeko prozesua arautzen duen foru aginduaren 12. oinarrian adierazitakoaren arabera.

Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran onartutakoen behin betiko zerrendak.

1. Onartutakoen behin betiko zerrendak izanen dira ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduraren emaitzen berri emateko baliabide ofiziala. Zerrenda horiek EDUCAtik ateratako zerrenda erabiliz emanen dira aditzera, eta ikastetxean erakutsiko dira, ikusteko moduko toki batean.

2. Onartutakoen behin betiko zerrenda hauek argitaratuko dira. Behin betiko zerrenda horietako bakoitzak bere matrikulazio epea izanen du:

a) Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran onartutakoen behin betiko 1. zerrenda: 2016ko irailaren 22an argitaratuko da.

Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduraren behin betiko 1. zerrendaren arabera ikaspostua lortzen duten ikasleen matrikula: 2016ko irailaren 23tik 26ra bitarte (14:00ak arte).

b) Kasua bada, ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran onartutakoen behin betiko 2. zerrenda: 2016ko irailaren 27an argitaratuko da.

Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduraren behin betiko 2. zerrendaren arabera ikaspostua lortzen duten ikasleen matrikula: 2016ko irailaren 28an eta 29an, 14:00ak arte.

3. Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran sarrera ikastarorako eskabide bat bakarrik aurkezten duten ikasleak: ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduraren 1. zerrendan ikaspostua lortu duten ikasleek, lehenbizikoa ez den aukera batean matrikulatzen badira, “aukera hobetzea” hautatzen ahal dute. Hala jaso behar da matrikula egitean.

4. Eskabide bat, ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran, goi mailako zikloetarako sarrera ikastarorako, eta beste eskabide bat, ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran, goi mailako heziketa zikloetarako, aurkezten dituzten ikasleak: ikasle horiek egoera hauetako batean egon daitezke:

4.1. Ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurako 1. zerrendan, sarrera ikastaroko ikaspostua hautatu duten lehen aukeran lortu baina hautatu dituzten goi mailako heziketa zikoetan ikaspostua lortu ez duten ikasleak. Ikasle horiek, sarrera ikastaroan matrikula egiteko unean, honako hau hautatzen ahalko dute:

a) “Aukera ez hobetzea”. Horrek esan nahi du uko egiten diotela ikaspostua lortzeko aukerari ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurako 2. zerrendan, hautatu dituzten goi mailako heziketa zikloetako batean.

b) “Aukera hobetzea”. Horrek esan nahi du ikaspostua lortzeko aukerari eusten diotela ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurako 2. zerrendan, hautatu dituzten goi mailako heziketa zikloetako batean.

4.2. Ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurako 1. zerrendan, sarrera ikastaroko ikaspostua hautatu duten lehen aukeran ez, beste batean lortu baina hautatu dituzten goi mailako heziketa zikloetan ikaspostua lortu ez duten ikasleak. Ikasle horiek, sarrera ikastaroan matrikula egiteko unean, honako hau hautatzen ahalko dute:

a) “Aukera ez hobetzea”. Horrek esan nahi du uko egiteko diotela ikaspostua lortzeko aukerari ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurako 2. zerrendan, sarrera ikastaroetarako hobetsitako aukeretako batean eta hautatu dituzten goi mailako heziketa zikloetan.

b) “Aukera hobetzea”. Horrek esan nahi du ikaspostua lortzeko aukerari eusten diotela ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurako 2. zerrendan, sarrera ikastaroetarako hobetsitako aukeretako batean eta hautatu dituzten goi mailako heziketa zikloetako batean.

5. Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran lortutako ikaspostuan zerrenda bakoitzerako ezarritako matrikula egunetan matrikulatzen ez diren ikasleek lortu duten ikasposturako eskubidea galduko dute, eta baztertuta geldituko dira, matrikula ez egitegatik.

Ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurako behin betiko 2. zerrendaren arabera, ikasleek ikaspostu bat lortzen badute sarrera ikastarorako hobetsitako aukeretako batean edo hautatu dituzten goi mailako heziketa zikloetako batean, ikasleek zer ikastetxetan eta kurtsotan/ziklotan lortu duten ikaspostu berria, hartan egin beharko dute matrikula dagozkien datetan.

Matrikula berria egiten ez bada, ikasle horiek zer ikaspostutan egina duten matrikula, hura galduko dute, bai eta matrikularen ondoriozko eskubide guztiak ere.

Matrikula berria eginez gero, ikastaro edo ziklo berrian eta, zein den kasua, ikastetxean eskatzen zaien dokumentazioa aurkeztu beharko dute. Kasu horietan, ikasleak zer ikastetxetan egiten duen matrikula, hark hura egiterakoan aurkeztu duen dokumentazio guztia itzuli beharko dio, bai eta egindako ordainketak ere, halakorik bada.

“Matrikula. Matrikula egiteko dokumentazioa” atalean zehaztutako dokumentazioa da matrikula egiteko aurkeztu behar dena.

Sarrera ikastarorako eskaintza.

1. Hamarrek baino gutxiagok izena ematen badute, Hezkuntza Departamentuak erabakiko du eskaintza honi eutsi edo ez.

Epe arruntetik kanpo eskolatzea.

1. Irailean eta urrian, behin kurtsoa hasita, ikasposturik gabe geratu ziren ikasleak oraindik sartu ahal izanen dira heziketa zikloetan. Data horien ondoren, ikastetxearen esku geratuko da ikasle berriak sartu ahal izanen diren edo ez erabakitzea. Ikasle batek eskatzen badu matrikula tokiz aldatzeko ikasketa berak egiten dituen beste ikastetxe batetik, ikasturteko edozein unetan sartzen ahalko da ikastetxe berrian, betiere ikaspostu huts bat badago eta ondoko baldintzak betetzen baditu aldi berean:

–Pertsona horrek sartzeko baldintzak betetzen baditu.

–Eskabidea justifikatzen duen bizileku aldaketa badago.

2. Horretarako, eskatzaileak dagokion ikastetxean egin beharko du eskaera, eta horrek Hezkuntza Departamentuari jakinaraziko dio, matrikula egiteko baimena eman dezan, hala behar izatera.

Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusiak baimena eman dezake ikasturtean ikastetxez aldatzeko, behar bezala frogatutako arrazoi bereziak daudenean.

Matrikulen bateragarritasuna.

1. Goi mailako zikloetarako sarrera ikastaroan matrikulatutako ikasleek aldi berean egiten ahalko dute matrikula araubide bereziko kirol ikasketetan; betiere, bete gabeko ikaspostuak beharko dira ikasketa horietako zikloetan, ez da itxaron zerrendan inor egonen onarpen prozesua bukatu ondoren eta ikastorduen bateragarritasuna gutxienez ere %90ekoa izanen da.

2. Ezin izanen da aldi berean goi mailako zikloetako sarrera ikastaroan eta helduentzako batxilergo ikasketetan matrikulatuta egon.

Komunikazio bideak.

–Helbide elektronikoak:

nescolar@navarra.es eta ordenafp@navarra.es.

–Gurasoei eta ikasleei aholkuak eta orientazioa ematea: 848 42 66 17.

–Tramitazio eta onarpen kontuak, ikastetxeentzat: 848 42 69 77.

–Eskolatze Arloko koordinatzailea: 848 42 65 57.

–Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atala: 848 42 66 28 - 848 42 65 49 - 848 42 32 32 - 848 42 61 30.

–Faxa: 848 42 69 87.

3. ERANSKINA

2016-2017 ikasturtea - Erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloak - Goi mailakko zikloetarako sarrera ikastaroa

PROZESUA

HASIERAKO
EGUNA

BUKAERAKO
EGUNA

EPE ARRUNTAREN LEHEN FASEA

Inskribatzeko epea (inskripzio eskabideak aurkeztekoa)

Maiatzak 9

Maiatzak 13

14:00ak arte

Azken eguna, inskribatutako ikasleen datuak EDUCA bidez sartzeko

Maiatzak 20

VII. eranskina EDUCA bidez igorri eta jakinaraztea (Matrikularen aurreikuspeneko datuak)

Maiatzak 25

Sartu berrientzako ikaspostuak, zikloaren/sarrera ikastaroaren eta taldearen araberakoak, Hezkuntza Departamentuari jakitera ematea

Ekainak 24

14:00ak arte

Azken eguna, sarrerako nota frogatzen duen dokumentazioa aurkezteko

Ekainak 30

14:00ak arte

Azken eguna, beste baldintza batzuk aurkezteko (arterako gaitasun proba, B1 maila ingelesean), zein den kasua

Ekainak 30

14:00ak arte

Azken eguna, ikaspostuak gordetzeko frogagiriak aurkezteko, desgaitua, goi mailako edo errendimenduko kirolaria edo hezkuntza laguntzako berariazko beharrak izateagatik

Ekainak 30

14:00ak arte

Onartzen direnen behin-behineko zerrenda argitaratzea

Uztailak 5

Onartzen direnen behin-behineko zerrendari buruzko erreklamazioak aurkeztea

Uztailak 5

Uztailak 11

14:00ak arte

Onartzen direnen behin betiko 1. zerrenda aurkeztea

Uztailak 13

Onartzen direnen behin betiko 1. zerrendari dagozkion matrikulazio egunak

Uztailak 14

Uztailak 18

14:00ak arte

Onartzen direnen behin betiko 2. zerrenda aurkeztea

Uztailak 20

Onartzen direnen behin betiko 2. zerrendari dagozkion matrikulazio egunak

Uztailak 21

Uztailak 27

14:00ak arte

VII. eranskina (Matrikulatutako ikasleen datuak) EDUCA bidez igorri eta jakinaraztea

Uztailak 28

Uztailak 29

Onartzen direnen behin betiko 3. zerrenda aurkeztea

Abuztuak 26

Onartzen direnen behin betiko 3. zerrendari dagozkion matrikulazio egunak

Abuztuak 29

Abuztuak 30

14:00ak arte

EPE ARRUNTAREN BIGARREN FASEA

Sartzeko baldintzak betetzen direla frogatzen duen dokumentazioa aurkeztea

Irailak 6

Irailak 8

14:00ak arte

Onartzen direnen behin-behineko zerrenda argitaratzea

Irailak 9

Onartzen direnen behin-behineko zerrendari buruzko erreklamazioak aurkeztea

Irailak 9

Irailak 12

14:00ak arte

Onartzen direnen behin betiko 4. zerrenda aurkeztea

Irailak 13

Onartzen direnen behin betiko 4. zerrendari dagozkion matrikulazio egunak

Irailak 13

Irailak 14

14:00ak arte

VII. eranskina (matrikulatutako ikasleen datuak) EDUCA bidez igorri eta jakinaraztea

Irailak 15

Hutsik dauden ikaspostuak Hezkuntza Deportamentuari aditzera ematea Ikaspostu Hutsak Esleitzeko Prozedurarako

Irailak 15

13:00ak arte

IKASPOSTU HUTSAK ESLEITZEKO PROZEDURA

Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran eskabideak aurkeztea

Irailak 19

Irailak 20

14:00ak arte

Azken eguna, ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran inskribatutako ikasleen datuak EDUCA bidez sartzeko

Irailak 21

Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran onartzen direnen 1. zerrenda argitaratzea

Irailak 22

Onartzen direnen 1. zerrendako ikasle onartuen matrikula

Irailak 23

Irailak 26

14:00ak arte

Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran onartzen direnen 2. zerrenda argitaratzea, bidezko bada

Irailak 27

Onartzen direnen 2. zerrendako ikasle onartuen matrikula

Irailak 28

Irailak 29

14:00ak arte

F1605283

Iragarkiaren kodea: F1605283