88. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 9a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
5. EPAITEGIA

Ediktua. 279/2014 prozedura

Edurne Miranda Ortiz de Latierro andrea, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: aipatuko diren finken segidako traktua berriro hasteko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5. Epaitegi honetan bideratu den 279/2014 jabari espedientearen barnean:

“Landa finka, Soto del Prior alderdian, Fustiñanako jurisdikzioan, hogeita hamahiru area eta hamahiru zentiarekoa; muga hauek ditu: iparraldean, Julián Urzaiz; hegoaldean, ureztalurra; ekialdean, Andrés Beltrán; eta mendebaldean, errepidea”; deskribapen hori ageri da 2013ko uztailaren 30ean Cascanten egiletsi zen jaraunspena onartzeko eskrituraren II.1 azalpen zatian (María José Bustillo Fernández notarioaren 599 protokoloa).

Hala ere, erregistroan finka horren erdia indibiso gisa dago inskribatua Montserrat Gayarre Gil andrearen izenean, eta beste erdia ere bai, Isidro Arrondo Zabalza jaunaren izenean, 459. finka bezala, Fustiñanako 99. liburuko 3.616. liburukiko 162. orrialdean (IDUFIR 31018000794058), eta honela deskribatzen da: “Landa finka.–Ureztalurra, Fustiñanako jurisdikzioan, Soto Prior alderdian, 2. poligonoko 480. lurzatian, hiru erregu eta hamaika almutekoa edo hogeita hamahiru area eta hamahiru zentiareakoa. Mugak: iparraldean, María Dolores Lete Oviedorena den 434. lurzatitik bereizten duen ureztaketa; hegoaldean, errepidea; ekialdean, 479. lurzatia, Pilar Galindo del Arcorena; eta mendebaldean, 481. lurzatia, Félix Arrondo Salvatierrarena”.

Hurrengoei dei egitea erabaki da:

Isidro Arrondo Zabalzari, erregistroko titularra baita Montserrat Gayarre Gilekin batera, ediktuen bidez; dei egin bekie, orobat, aurreko titularrei, haiengandik heldu baitira Josefina Gil Litago andrearen eta Juan Gayarre Sola jaunaren kausadun diren ondasunak; alegia, José Javier Gayarre Gil jaunari, Ana María Gayarre Gil andreari, Jesús Angel Gayarre Gil jaunari, María Lourdes Gayarre Gil andreari, Luis Gayarre Gil jaunari, Alberto José Gayarre Gil jaunari eta Montserrat Gayarre Gil andreari; bestetik, lehen aipatu finkarako eskatu den inskripzioa galaraz dezaketen pertsona ezezagunei, argitaratu eta hamar egunean espedientera ager daitezen, zuzenbidez dagokiena alegatzeko.

Eta zitazioa egiteko eta aipatutakoak legezko eran epatzeko balio izan dezan, honako hau egiten dut.

Tuteran, 2016ko apirilaren 3an.–Justizia Administrazioaren letradua, Edurne Miranda Ortiz de Latierro.

Iragarkiaren kodea: J1603919