88. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OSKIA EHIZA MANKOMUNITATEA

Itzako, Ollarango eta Txulapaingo NA-10.277 matrikuladun ehiza barrutia aldatzeko proiektua

Nafarroako ehizari eta arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea eta haren Erregelamendua onesten duen ekainaren 11ko 48/2007 Foru Dekretua betetzeko, aditzera ematen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasita, jendaurrean egonen dela Itzako eta Txulapaingo udal bulegoetan NA-10.277 ehiza barrutia aldatzeko proiektuari buruzko espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari espresuki uko egiteko.

Aipatutako ehiza-barrutian sartuko den mugapea:

Nabazko Kontzejua (Txulapain).

Leten, 2016ko apirilaren 27an.–Ehiza barrutiaren titularra, Oskia Ehiza Mankomunitateko burua, Javier Ripa Mezquíriz.

Iragarkiaren kodea: L1605228