88. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTXOBI

Hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena

Otxobiko Kontzejuko Batzarrak, 2016ko otsailaren 5ean egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, Herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen udal ordenantzan egin aldaketa behin betiko onetsirik geldituko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Otxobin, 2016ko otsailaren 5ean.–Kontzejuko burua, María Reyes Gurrea Baigorrotegui.

Iragarkiaren kodea: L1605156