87. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, 20/2016 Foru Aginduarena. Horren bidez, enpresa eta profesionalentzako diru-laguntzak onetsi dira, 2016an arte eszenikoen eta musikaren arloko ekoizpenen birak antolatu, eta azoka, jaialdi eta/edo ekitaldi profesionaletan parte hartzeko.

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). BDNS (identifikazioa): 304376.

Enpresa eta profesionalentzako diru-laguntzak, 2016an arte eszenikoen eta musikaren arloko ekoizpenen birak antolatu, eta azoka, jaialdi eta/edo ekitaldi profesionaletan parte hartzeko.

1.1. Deialdiaren xedea Nafarroako Foru Komunitateko enpresek eta profesionalek (arte eszenikoen eta musikaren arloko konpainia profesionalak eta banaketa enpresak) ekoitzitako arte eszenikoen eta musikaren arloko ikuskizunen birak antolatzeko eta azoka, merkatu, jaialdi eta beste ekitaldi profesionaletan parte hartzeko laguntzak arautzea da, Nafarroako enpresa artistikoei laguntzeko eta haien proiekzioa sustatzeko, Foru Komunitate barruan nahiz kanpoan.

Bira hau dela ulertzen da: arte eszenikoen eta musikaren arloko ikuskizunen mugikortasunerako proiektu bat, koherentea garapenean eta denboretan Foru Komunitate barruan eta/edo kanpoan. Biran gehienez ere bi ikuskizun sartuko dira enpresa eta/edo profesional bakoitzeko, eta gutxienez ere 5 emanaldi.

1.2. Enpresa edo profesional bakoitzak bira proiektu bakarra aurkezten ahalko du, eta gehienez ere 3 parte-hartze azoka, merkatu, ekitaldi edo jaialdietan. Ikuskizunen banaketarako enpresa edo konpainia profesionalek Nafarroako konpainiekin egiten dituzte bira proiektuak baizik ez dituzte aurkeztuko.

Deialdi honen xede diren bira, azoka, jaialdi eta ekitaldi profesionalak 2016ko urtarrilaren 1etik abenduaren 1era bitarte egindakoak izanen dira.

Iruñean, 2016ko apirilaren 19an.–Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Ana Herrera Isasi.

Iragarkiaren kodea: F1604854