87. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak apirilaren 22an emaniko 11E/2016 Foru Aginduarena. Horren bidez, 2016an Nafarroako ikus-entzunezkoak ekoizteko laguntzen deialdia onetsi da.

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). BDNS (identifikazioa): 304535.

11E/2016 Foru Agindua, apirilaren 22koa, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak emana, 2016an Nafarroako ikus-entzunezkoak ekoizteko laguntzen deialdia onesten duena, ikus-entzunezkoen ekoizleentzat eta LTDaren titular diten telebista autonomiko eta tokikoentzat. Diru-laguntzen zenbateko osoak 1.600.000 euro egiten du eta programek jasoko dute laguntza. Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik 10 egun balioduneko epean aurkeztu beharko dira diru-laguntzak jasotzeko eskaerak.

Iruñean, 2016ko apirilaren 22an.–Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.

Iragarkiaren kodea: F1605048