2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ABERINGO, ARELLANOKO ETA MORENTINGO UDALEN MANKOMUNITATEA
2016ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Aberingo, Arellanoko eta Morentingo Udalen Mankomunitateak, 2016ko apirilaren 26an egindako bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2016ko plantilla organikoa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari dagokionez xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Arellanon, 2016ko apirilaren 27an.–Alkatea, Iñaki Urriza Arrastia.
Iragarkiaren kodea: L1605084