2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TULEBRAS
Aurrekontuko 1/2016 aldaketa. Hasierako onespena
Tulebrasko Udalak, 2016ko apirilaren 25ean egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 1. aldaketa Udalaren 2016ko aurrekontuan; kreditu berezia da, horniduretan inbertitzeko.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan Nafarroan indarrean den araudian xedatuari jarraikiz.
Tulebrasen, 2016ko apirilaren 26an.–Alkatea, Teresa Torres Fernández.
Iragarkiaren kodea: L1605065