2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TAFALLA
“Tafallako HAPOaren aldaketaren testu bategina, lurzoru urbanizaezinari dagokiona, Congosto, Larrain eta Las Pozas alderdietan”. Behin betiko onespena
Tafallako Udalak, 2016ko martxoaren 29ko osoko bilkura arruntean, erabaki zuen behin betiko onestea “Tafallako HAPOaren aldaketaren testu bategina, lurzoru urbanizaezinari dagokiona, Congosto, Larrain eta Las Pozas alderdietan”, Tafallako Udalak sustatua.
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.3. eta 74. artikuluetan xedatuari jarraikiz.
Jakinarazten dut orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da erabaki honek administrazio bideari amaiera ematen diola eta bere kontra errekurtso hauek para daitezkeela:
–Berraztertzeko errekurtsoa, hautara, erabakia hartu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik aitzina.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.
Tafallan, 2016ko apirilaren 5ean.–Alkate udalburua, Arturo Goldaracena Asa.
ERANSKINA
Aldaketa Hiri Antolamendurako Plan Orokorrean (PDF).
Iragarkiaren kodea: L1604438