87. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

Zangozako Udalaren San Vicente de Paul Zahar Etxea erakunde autonomoaren estatutuen aldak2eta. Behin betiko onespena

Zangozako Udalak, 2015eko abenduaren 22ko osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen aldaketa Zangozako Udalaren San Vicente de Paul Zahar Etxea erakunde autonomoaren estatutuetan, 6. artikuluari idazketa berria emateko.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatzen denari jarraituz tramitatu zen espedientea, lege hori aldatzen duen 15/2002 Foru Legean onetsi zen testu berriak dioenaren arabera; kontuan hartuz jendaurreko epean ez dela inolako erreklamaziorik aurkeztu, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatu da.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan ezarritakoari jarraituz, osorik argitaratzen da ordenantza horren testua, hamabost egun baliodun geroago indarra hartuko duena.

Aldaketa Zangozako Udalaren San Vicente de Paul Zahar Etxea erakunde autonomoaren estatutuetan, 6. artikulua

6. artikulua. Gobernu Batzordea ondokoek osatuko dute:

a) Alkatea, Batzordeko burua izanen baita.

b) Dagokion Informazio Batzordeko burua, buruordea izanen baita.

c) Batzordekideak:

–Udaleko hiru zinegotzi.

–Udaleko Osoko Bilkurak herritarren artetik izendatutako bi kide.

–Halaber, batzordekide izanen dira, hizpidea bai baina botorik ez dutela:

  • Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateko gizarte langilea, bere alorrean Zahar Etxearen kudeaketa eta aholkularitza lanak egiten baititu.
  • Zahar Etxearen kudeaketa ekonomiko administratibo eta lan arlokoaren ardura daraman Udaleko langilea.
  • Erakunde autonomoko langile bat, langileek berek hautatua Zentroko partaidetzarako organoa osatzen dutenen artetik. Hura ordezteko, aski izanen da idatzizko jakinarazpen bat patronatuko buruari zuzendua.

Orobat, Gobernu Batzordeak erabaki ahalko du bilkura jakin batzuetara beste teknikari batzuk joatea, beharrezkotzat jotzen baditu.

Zangozan, 2016ko apirilaren 25ean.–Alkatea, Ángel Navallas Echarte.

Iragarkiaren kodea: L1605115