2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Behin betiko onestea 2016ko Aurrekontua betetzeko Oinarrien 38. oinarriaren 8. eranskina: Diru-laguntza izendunak
Behin Udaleko Osoko Bilkurak, legezko den quorumarekin, bi mila eta hamaseiko apirilaren 7an hasiera batez onetsita, eta jendaurreko epea inolako erreklamaziorik gabe iragan eta gero, behin betiko onetsita gelditu da indarrean den Aurrekontua betetzeko Oinarrien 38. oinarriaren 8. eranskinean honako diru-laguntza izendun hauek sartzea –zeinentzat kreditu erabilgarria baitago indarrean den aurrekontuaren kasuan kasuko partidetan–, honako xehetasun hauekin bat:
AURREKONTUKO PARTIDA | ONURADUNA/KONTZEPTUA | ZENBATEKOA |
30/15220/780000 | Lezkairuko Zaldua 1Fko jabekideak / Transferentziak familiei, Lezkairuko Zaldua 1F eraikina birgaitzeko | 87.363,60 |
30/15220/780000 | Lezkairuko Zaldua 1Gko jabekideak / Transferentziak familiei, Udalaren diru-laguntzaren gainerako %50 ordaintzeko, Lezkairuko Zaldua 1G eraikina birgaitzeko | 42.639,03 |
GUZTIRA | 130.002,63 |
Iruñeko Udalaren 2016ko Aurrekontua betetzeko Oinarrien 38. oinarriaren 8. eranskinaren aldaketa hau, diru-laguntza izendunak jasotzen dituena, behin ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta sartuko da indarrean.
Iruñean, 2016ko maiatzaren 3an.–Alkate Udalburua, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L1605234