87. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Ordenantza fiskalaren aldaketa. Hasierako onespena

Lesakako Udalak, 2016ko apirilaren 22an eginiko osoko bilkuran, honako erabaki hauek hartu ditu, bertzeak bertze:

“1.–Hasiera batean onestea ordenantza fiskalaren aldaketa, futbol-zelaiko iragarkietarako hesiak erabiltzeagatiko tarifa kentzeko.

2.–Erabaki hau jendaurrean ikusgai edukitzea hogeita hamar egunez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki oholean ediktuak paratu ondotik, herritarrek edo bidezko interesa dutenek espedientea aztertu, eta erreklamazio, eragozpen edota oharrak aurkeztu ahal izateko.

Halakorik ez badago, ordenantzaren aldaketa behin betiko onartua geldituko da.”

Lesakan, 2016ko apirilaren 27an.–Alkatea, Jose Luis Echegaray Andueza.

Iragarkiaren kodea: L1605113