2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEITZA
Kalifikazio juridikoaren behin betiko aldaketa
Leitzako Udalak, 2016ko otsailaren 23an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2. poligonoko 292, 279, 322 eta 278. lurzatiak banatzen dituen bideko jabari publikoko lurraren kalifikazio juridikoa aldatzeko espedientea.
Aldaketaren xedea: Udalak bereganatuko duen bideak, hau da, orain 2. poligonoko 278. lurzatian barna doanak, malda gutxiago du, zuzenagoa da eta egoera hobean dago. Udalak emanen lukeen bidea, berriz, gaur egun ibilezina da.
2016ko 48. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 10ean, eman zen argitara hari buruzko iragarkia.
Jendaurrean egoteko epean inork ez duenez alegaziorik, erreklamaziorik edo kexarik aurkeztu, hasierako onespenean adierazten zen bezala behin betikoz onetsirik gelditu da espediente hori, Udalak nahi duen lur trukaketa gauzatzeko asmoarekin.
Leitzan, 2016ko apirilaren 29an.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.
Iragarkiaren kodea: L1605199