87. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAPOBLACIÓN

Aldaketa puntuala, Udal Planeko determinazio xehakatuetan. Hasierako onespena

Lapoblación-Meanoko Udalak, 2016ko martxoaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen aldaketa puntuala egitea Lapoblación-Meanoko Udal Plan Orokorreko determinazio xehakatuetan, Alicia Remírez Portillok sustaturik. Xedea da Meanoko herriko UEm-10 eta UEm-11 exekuzio unitateetako mugak aldatzea, horiek Udal Plan orokorrean lurzoru urbanizagarri sektorizatuan kokatzen baitira, exekuzio unitateen mugapen berria egokitzeko egungo lurzatien mugarekiko, UEm-26 exekuzio unitate berria sortzeko eta horrela, exekuzio unitate horien garapena errazteko. Dokumentazio teknikoa Elena Martínez Litago arkitektoak idatzi du.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.3 artikuluan xedatutakoarekin bat, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Lapoblacion-Meanon, 2016ko apirilaren 26an.–Alkatea, Javier Oria Domaica.

Iragarkiaren kodea: L1605196