87. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Getze Galarko 4. poligonoko 45. lurzatiaren xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Galar Zendeako Udalak, 2016ko apirilaren 21ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Getze-Galarko 4. poligonoko 45. lurzatiaren xehetasun azterlana, Galarko Udalak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Getze Galarren, 2016ko apirilaren 28an.–Alkatea, Cecilio Lusarreta Echarri.

Iragarkiaren kodea: L1605138