2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FONTELLAS
Aldaketa puntuala Udal Planean. Behin betiko onespena
Fontellasko Udalak, 2016ko apirilaren 14an egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen:
1. Behin betiko onestea Fontellasko Udal Planeko aldaketa puntuala, Udal Planeko UE R-13 unitatea birzatitzeko proiektuko C lurzatiari dagokionez, Ana Mar Casado Martínezek egindako proposamenaren arabera.
2. Erabaki hau, aldatzen den araudiarekin batean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta horren berri ematea Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, onetsitako agiria igorrita.
HIRIGINTZAKO ARAUDI ALDATUA
III. kapitulua. 3. ordenantza. Lorategi Hiria
R-13 exekuzio unitatea birzatitzeko proiektuko C lurzatiari dagokionez, azalera, eraikigarritasun, aprobetxamendu eta etxebizitza partikularren gehieneko kopuruaren baldintzak, honako hauek izanen dira:
–Azalera: 500 m².
–Eraikigarritasuna: 144,73 m².
–Aprobetxamendua: 173,02 AU.
- 500 m²-ko lurzatia x 0,10 (lorategi hiriko lurzatiaren homogeneizazio koefizientea) = 50 AU.
- 144,73 m²-ko eraik. x 0,85 (lorategi hiriko eraik. homogeneizazio koefizientea) = 123,02 AU.
–Etxebizitzen kopurua: 0.
Aditzera ematen da orok jakin dezan (LAHFLren 81.1 artikulua).
Fontellasen, 2016ko apirilaren 22an.–Alkate udalburua, Andrés Agorreta Arriazu.
Iragarkiaren kodea: L1605137