87. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FITERO

Hautetsi lanetan aritzean bilkura-sariak, kalte-ordainak edo bestelakoak ordaintzea

Fiteroko Udaleko osoko bilkurak 2016ko apirilaren 26an hartutako erabakiz, eta bat etorririk Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. artikuluarekin eta Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 13. artikuluarekin, honako erabaki hau hartu zen aho batez:

140 euroko saria ezartzea, Udaleko osoko bilkuretara joateagatik.

120 euroko saria ezartzea, Informazio Batzordeen edo Koordinazio Batzordearen bilkuretara joateagatik.

Nolanahi ere, muga orokorra 30.000 euro izanen da, eta 10.000 euroko muga partziala izanen da alkatearen kasuan eta 2.000 eurokoa zinegotzienean.

Udalbatzako kideek kalte-ordainak eskuratzeko eskubidea dute karguan aritzeko benetako gastuen ordainetan, betiere gastu horiek behar bezala baimendu eta justifikatzen badira, eta Nafarroako administrazio publikoetako langileendako urtero ordainsari arloetan ezartzen diren baldintza eta zenbatekoen arabera.

Erabaki hau atzeraeraginez aplikatuko da, Udalbatzaren eraketa egunetik aitzina, hau da, 2015eko ekainaren 13tik aitzina.

Fiteron, 2016ko apirilaren 27an.–Alkatea, Raimundo Aguirre Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L1605078