2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANUE
Xehetasun azterlana Olagueko II. sektoreko 13., 14., 15. eta 16. lurzatietan. Hasierako onespena
Anueko Udaleko Kudeaketa Batzordeko buruak, 2016ko apirilaren 20ko Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen Olagueko II. sektoreko 13., 14., 15. eta 16. lurzatietako Xehetasun Azterlanaren espedientea. Sustatzailea: Glopuy SL.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.
Anuen, 2016ko apirilaren 20an.–Burua, Maider Ochandorena Cilleros.
Iragarkiaren kodea: L1605066