2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANDOSILLA
Urbanizazio proiektua eta kostuen banaketa. Hasierako onespena
Andosillako Udaleko alkate udalburuak, 2016ko apirilaren 27an emandako 110. Ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batean onestea Andosillako udalerrian jarduera ekonomikoen poligonoa urbanizatzeko proiektua eta kostuen banaketa, Nasuvinsa, SAk sustatua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 134 eta 76. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.
Andosillan, 2016ko apirilaren 27an.–Alkate udalburua, José Manuel Terés Azcona.
Iragarkiaren kodea: L1605163