1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
91/2016 FORU AGINDUA, apirilaren 25ekoa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak emana, Administrazioak Nafarroako Justizia Administrazioko langileriaren Segurtasun eta Osasun Batzordean izanen dituen ordezkariak izendatzen dituena.
Uztailaren 4ko 95/2005 Foru Dekretuaren 5. artikuluari jarraikiz (Laneko arriskuei aurrea hartzeko eta lanerako ezintasunagatik birkokatzeko araudia egokitzen baitu Nafarroako Foru Komunitateko Justizia Administrazioaren zerbitzuko langileentzat, maiatzaren 14ko 812/1999 Errege Dekretuaren ondorioz), eta apirilaren 20ko 135/1998 Foru Dekretuaren 8.2. artikuluan ezarritakoarekin bat, eremu horretan izendatutako prebentzioko ordezkariek osatuko dute Justiziako Administrazioko langileriaren Segurtasun eta Osasun Batzordea, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak izendatutako beste hainbeste kiderekin batera.
Aipatu 8.2 artikuluak ezarritako eskalari jarraikiz, Nafarroako Justizia Administrazioaren arloko prebentzioko ordezkariak, lanean ari diren langileen kopurua aintzat harturik, lau dira gaur den egunean. Beraz, bidezko da Administrazioak izan behar dituen laurak ere izendatzea.
Azaldutakoaren ondorioz, eta uztailaren 4ko 95/2005 Foru Dekretuaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, foru dekretuak laneko arriskuei aurrea hartzeko eta lanerako ezintasunagatik birkokatzeko araudia egokitzen baitu Nafarroako Foru Komunitateko Justizia Administrazioaren zerbitzuko langileentzat,
AGINDU DUT:
1. Honakook Nafarroako Justizia Administrazioko langileriaren Segurtasun eta Osasun Batzordeko kide izendatzea, Administrazioa ordezkatuz:
–Giza Baliabideen eta Baliabide Materialen Kudeaketarako Zerbitzuko zuzendaria.
–Proiektuen Ataleko burua.
–Baliabide Materialen Ataleko burua.
–Justizia Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen eta Baliabide Materialen Kudeaketarako Zerbitzuko Administrazio Publikoko teknikaria (arlo juridikoa).
2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
3. Foru agindu hau interesdunei, Justizia Zuzendaritza Nagusiari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2016ko apirilaren 25ean.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.
Iragarkiaren kodea: F1605041