1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
98E/2016 EBAZPENA, apirilaren 7koa, Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena Murillo el Cuendeko udal mugapean, Arradako 9. poligonoko 61. lurzatian dagoen hegazti-haztegia 13,2 kV-eko linea elektrikoaren deribazioarekin (LAMT Caparroso-Santakara, 4633-05 zenbakia) hornitzeko proiekturako. Avicurada SLk sustatu du.
Goian aipatutako espedienteari dagokion Ingurumen ukipenetarako baimena lortzeko eskaera sartu da Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuan. Espedientea abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 2C eranskineko I) epigrafean sartua dago. Foru dekretu horrek Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen.
Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 36. artikuluak ezartzen du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak ebazpen arrazoitua emanen duela, Ingurumen ukipenetarako baimena eman ala ukatzeari buruz.
Foru dekretu horren 31.2 artikuluak ezartzen du Ingurumen ukipenetarako baimenak lurzoru urbanizaezinean baimentzen ahal diren jardueretarakoa ere bilduko duela bere baitan, eta horrek Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezarritako ondorioak izanen dituela.
Proiektatutako jarduketaren helburua da energia elektrikoz hornitzea Murillo el Cuendeko Arradako 9. poligonoko 61. lurzatian kokatuko den hegazti-haztegia. Horretarako, aireko deribazio bat eginen da, 40 bat metroko luzera izanen duena, LAMT Caparroso-Santakara 4633-05 zenbakiko 13,2 kV-eko linea elektrikotik.
Espedientean Murillo El Cuendeko Udalaren eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren txostenak ageri dira. Ingurumenaren gaineko Eragina Aztertzeko Atalak espedientearen aldeko txostena eman du.
Espedientean dauden txostenak ikusirik eta Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren irailaren 22ko 63/2015 Ebazpenaren bidez eskuordeturik ditudan eskumenak erabiliz
EBATZI DUT:
1. Ingurumen ukipenetarako baimena ematea Murillo el Cuendeko udal mugapean, Arradako 9. poligonoko 61. lurzatian dagoen oilasko-haztegia 13,2 kV-eko linea elektrikoaren deribazioarekin (LAMT Caparroso-Santakara, 4633-05 zenbakia) hornitzeko proiekturako. Avicurada SLk sustatu du.
2. Baimenak ondoko neurri hauek aplikatzera behartzen du:
–Ingurumen arlokoak:
- Aurkeztu den proiektuaren arabera, U70AB132 isolagailua erabiliko da loturako euskarrietan.
- Linearen amaierako euskarrian elektrokuzio arriskua murrizteko, lineako eroale eta tximistorratz autobalbulak eta horiek eta loturako botilak lotzen dituzten zubiak guztiz isolatuko beharko dira. Isolamenduan erabiliko den materialak goi tentsioko lanetarako eta hegaztiak babesteko egokia izan beharko du. Bestetik, tximistorratz autobalbulak BCAC (“Bushing Connection Animal Cover”) aurremoldeatutako estalkiekin edo antzekoekin babestuko dira.
- Deribazioko zubi loka guztiak estali eginen dira linea nagusiko zubien eta deribazioen artean.
–Hirigintza arlokoak:
- Zutoinek 3 metroko zortasun eremua errespetatu beharko dute, bideen kanpoko ertzetik neurtuta, halaxe ezarrita baitago 35/2002 Foru Legearen 112.2 artikuluan.
- Egin gogo diren lanek uki ditzaketen edo lanen trabagarri izan daitezkeen azpiegitura eta zortasunei dagokienez, sustatzaileak, obrak hasi baino lehen, behar diren baimen guztiak eskuratuko ditu kasuan kasuko gaian eskudun diren organoetatik.
- Udalak, lizentzia eman aurretik, 35/2002 Foru Legearen 119 m) artikuluan (martxoaren 5eko 5/2015 Foru Legeak ezarritako testuan) adierazitako dokumentazioa eskatuko dio sustatzaileari. 5/2015 Foru Legeak, Nafarroan hirigintza iraunkorra, hiri-berrikuntza eta hirigintza-jarduera laguntzeko neurriei buruzkoak, 35/2002 Foru Legea aldatu zuen: “Sustatzailearen adierazpena, non konpromisoa hartuko baitu lurzorua jatorrizko egoerara lehengoratzeko gehienez ere bost urteko epean, baimendutako jarduera bertan behera uzten bada”.
3. Proiektuaren Ingurumen ukipenetarako baimena eskuratzeko ezinbestekoa da 3.000 euroko fidantza jartzea, baimendutako jarduerak kalterik sortzen badu haiek lehengoratu edo gutxituko direla bermatzeko.
4. Baimen honek, gainera, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezartzen diren ondorioak izanen ditu, izan ere artikulu horretan lurzoru urbanizaezinean egin behar diren jarduerak baimentzeko prozedura ezartzen da.
5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezakete, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.
Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira epeak.
6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
7. Ebazpen hau Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, Murillo el Cuendeko Udalari, Tutera aldeko Basozaintzari eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2016ko apirilaren 7an.–Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.
Iragarkiaren kodea: F1604383