86. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

95E/2016 EBAZPENA, apirilaren 5ekoa, Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena, Tuterako 47. poligonoko 1116. lurzatiko ureztaketako idoia erregularizatzeko proiekturako, Tuterako udal mugapean. Sustatzailea Diego Madurga Calahorra da.

2015eko irailaren 25ean Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuan sartu zen goian aipatutako espedienteari dagokion Ingurumen ukipenetarako baimena lortzeko eskaera. Espedientea abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 2C eranskineko K epigrafean sartua dago. Foru dekretu horrek Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen.

Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 36. artikuluak ezartzen du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak ebazpen arrazoitua emanen duela, Ingurumen ukipenetarako baimena eman ala ukatzeari buruz.

Jarduketaren helburua da Tuterako katastroko 47. poligonoko 994., 1001., 1024., 1025., 1041., 1043., 1045., 1117., 1118., 1120., 1121., 1177., 1193. eta 1194. lurzatiak ureztatzeko modua modernizatzea, grabitate bidez ureztatzen baitziren erretenekin La Socarrada eta Campo La Sierpe eremuan, Llano ibaiko urekin. Kanalizazio horrek ureztatzeko urak eramaten ditu Alhama ibaitik Cintruenigoko ekialdeko eremua eta Tuterako mendebaldeko eremua ureztatzeko, El Pulguer arroan. Modernizaziorako, 8.000 m³ inguruko idoi bat eginen da Tuterako 47. poligonoko 1116. lurzatian, urak biltzeko eta ondoko etxolan paratutako gasoil motor baten bidez ponpatzeko, adierazitako lurzatiek presio bidezko ureztaketa izan dezaten.

Ureztaketako idoia iragazgaituta dago plastikozko xaflarekin. Lurzatiaren azalera osoa okupatzen du eta sare batekin dago itxita. Iheserako 4 puntu daude animalientzat, horietan lau metro inguruko zabalerako sare bat paratu baita fauna handik igo dadin idoira eroriz gero. Perimetroan lur-kabailoi bat egin da.

Espedientean dauden txostenak ikusirik eta Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren irailaren 22ko 63/2015 Ebazpenaren bidez eskuordeturik ditudan eskumenak erabiliz

EBATZI DUT:

1. Ingurumen ukipenetarako baimena ematea, Tuterako udal mugapean, Tuterako 47. poligonoko 1116. lurzatian ureztatzeko idoia bat erregularizatzeko proiekturako. Sustatzailea Diego Madurga Calahorra da.

2. Baimenak ondoko neurri hauek aplikatzera behartzen du:

–Obrek ukituta, laborantzarako ez diren lurretan, batik bat idoi berriko kanpoko ezpondetan, belarkiak ereinen dira eta utziko dira eboluzio naturala izan dezaten, hobeki integratzeko ingurunean.

–Obra horretatik soberan diren lurrak (idoia eta nibelazioak), horregatik handik irteten direnak alegia, hondakinen kudeatzaile baimendun batek garraiatuko ditu, baimendutako hondakindegi batean deuseztatzeko, edo eraikitze, lehengoratze, egokitze edo hobetzeko proiektuetan erabiltzeko, behar bezala baimenduta badaude. Garraiatu aurretik, kudeatzaileak mugimendu hori Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko Hondakinen Atalari jakinarazi behar dio, eta zehaztu bolumena zenbatekoa den, zer motakoa den garraiatu beharreko lurra, zer obratatik datorren eta nora eraman behar den, eta, halaber, bi obren ingurumen baimenak adieraziko ditu.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezakete, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira epeak.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen hau Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, Tuterako Udalari, Tutera aldeko Basozaintzari eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2016ko apirilaren ean.–Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F1604266