3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA
A/31/03377 NL/br espedientea
Jendaurreko epea
Gaia: obrak baimentzeko eskaera.
Eskatzailea: Torraspapel, S.A.
I.F.Z. zenbakia: A 58781402.
Helbidea: Elbarren kalea, 1, 31880 Leitza (Nafarroa).
Ibaiaren edo ur-lasterraren izena eta kodea: Leitzaran 1.0400.080.
Udalerria eta probintzia: Leitza (Nafarroa).
Obren azalpen laburra eta helburua:
lanen xedea da Leitzaran ibaia dragatzea eta garbitzea, 35 metroko tarte batean, bi aldeetan paper fabrika dagoen tokian. Makina bakarra indusgailu txiki bat izanen da; fabrikatik sartuko da ibaia okupatu gabe.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Leitzako udaletxean edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.
Donostian, 2016ko apirilaren 25ean.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández.
Iragarkiaren kodea: E1605033