86. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 5a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA

A/31/03382 NL/br espedientea
Jendaurreko epea

Gaia: obrak baimentzeko eskaera.

Eskatzailea: Goizuetako Udala.

I.F.Z. zenbakia: P 3111600G.

Helbidea: Herriko Plaza, 4, 1.a, 31754 Goizueta (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: Iturriko erreka.

Erreka edo ibai horren urak jasotzen dituen ibaiaren izena eta kodea: Urumea-1/0300.

Udal mugapea eta probintzia: Goizueta (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta helburua:

Lanen xedea Txantxeneko zubiko estribua garbitu eta babestea da, eta harri berriak jartzea mortero hidrofugoarekin. Ez da aurreikusi makinak errekaren ibilguan sartzea, eta ura lur-zakuez eginiko dike baten bidez desbideratuko da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Goizuetako udaletxean edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2016ko apirilaren 25ean.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E1605010