86. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 5a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2015-A-82

Honako datu eta ezaugarri hauek dituen ur aprobetxamendu honetarako eskaera egin da:

Ezaugarriak:

Eskatzaileak: Jesús, Cecilio, José Antonio, Alfonso Carlos, María Pilar Vicenta eta María Inés Alzorriz Villanueva.

Ibilgua: Erro ibaia.

Hargunearen udalerria: Lizoain-Arriasgoiti (Nafarroa).

Hargunearen koordenatuak: ETRS89, UTM-30, X: 626253, Y: 4744264.

Aldiuneko emaria, gehienez ere: 2,6 l/s.

Batez besteko ur-emari baliokidea kontsumo handieneko hilabetean: 0,004 l/s.

Xedea: ureztatzea.

Ura maiatzetik urrira hartuko da motoponpa baten bidez; mauka malgu baten bidez, ura 55. eta 48. lurzatietan dauden biltegi batzuetaraino jasoko du, eta bertan 0,05 hektareako baratzea ureztatzeko erabiliko da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua, 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2016ko apirilaren 13an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1605146