86. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 5a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2015-S-701

Lizoaingo Udalak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

–Eskatzailea: Lizoaingo Udala.

–Xedea: Ihelzko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

–Ibilgua: bertako ubidea-Oiankoa erreka (Erro ibaia).

–Isurketa eginen den udal mugapea: Lizoain (Nafarroa).

Hiri-isurketaren gehieneko bolumena urtean 1.094 m³-koa da, eta 31,5 m³-ko edukiera erabilgarria duen Imhoff tanke batean tratatzen da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopia Iruñean egonen da ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2016ko apirilaren 20an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1605071